Ainhoa Altuna
Olinpiar Sua Marseillan barda sartu da, eta Lapurdin izanen da Maiatzaren 20an. Ibilbidean Sua ekarriko dutenen artean, Baionako Euskal Arrauak elkarteko kideak badira : itsasuntziz Errobi gainean ariko dira
Munduko bigarren gerla denboran, Lapurdin, Comète Sareak hegazkin piloto ainitz mugaz bestalderat pasarazi zituen, Inglaterrarat itzul daitezen. Ezpeletan, Battitta eta Piarres Aguerre pasatzaileak ziren : horien iloba, Frantxoa Aguerre, Comète Sarearen Lagunak elkartean parte hartzen du
Maiatzaren 4ean hitzordua luzatzen dute Baionako Largente ikastetxean handi-kirol eta kirol egokituaren inguruko egun batentzat goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte.
Bildotsaren Egunaren kari, Senpreko Marroak elkarteak herriko ardi hazleak eta sukaldarien lana argitan eman nahi du : goizetik arrats, laborantxa bizia, lana eta mozkinak ohoratuko dira
Garaztarrak dantza taldeak tziganen zibilizazioa omenduko du, ROM HERRIA izeneko dantza sorkuntza berrian : Rom jendeak 10.garren mendean Indiatik kanporatuak eta deportatuak izan ziren, eta Europarat migratu ziren, 15.garren mende hastapenean. Euskal Herriak Rom populuarekin lotura azkarra du
Ruper Ordorika artista famatuak 23.garren diskoa, "Bakarka Bi", Otsailan plazaratu du : musikan hasi denetik sortu dituen 12 kantu hautatu ditu, eta ahots eta gitarraz, sinpleki, grabatu ditu
Urruñako Pausu auzoan, Bidasoan Euskaraz lau egunez ospatuko da, handi eta ttipiendako ekitaldia eskainiz : kantu, kirol, gastronomia, kontzertu.... auzoan euskaraz mintzatzeko aukera ezinbestekoa !
ikastolaren 15. urtebetetzearen karietara antolatzen dute antzerki gaualdi hori Izturitzeko Artetxean.
Zortzi musika kondatzen ditu Zeze musikariaren "Set 5" 5. diskoak. Larunbat huntan, Miarritzeko Bibi Beaurivage auzoko bestetan aurkeztuko duena.
Lehen aldikotz, haur eta familiei zuzenduriko ekintza baten antolatzearen helburuarekin zabaldu dute Primaderan festibalaren programazioa.
Apirilaren 20ean ospatuko da Hendaiako Borderline Fabrikan, Nokodek, ikus entzuneko festibala.
Zirikolatz dantza taldea, Senpereko taldea da, 45 urte ospatuko dituenak heldu den apirilaren 26 eta 27an.
1996an Arrosan sortu zen EHZ festibal famatua aurten Amikuzen ospatuko da, 2024ko Ekainaren 28, 29 eta 30ean. 3 egunez, musika, antzerki, dantza, zirko, mintzaldi eta topaketak proposatuko dira, herrian eta bertako pentzeetan
ALTXALILI kolektiboa 2022an sortu da : Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoan bizi diren LGBTQIA+ pertsonak, hots heterosexualak ez diren jendeak biltzen ditu. Lesbiana, gay edota bisexualak diren jendeek libreki bizi nahi dute, direnak kukutu gabe
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Lapurdi, Nafarroa behera eta Xiberoko 16 dantza talde Hendaian bilduko ditu, Dantzari egunean. Topaketa hontan, talde bakoitzak bere eskualdeko dantzak emanen ditu
Euskoa da Euskal Moneta elkarteak 2013an sortu zuen tokiko diru edo moneta : honen helburua tokiko ekonomia sustatzea da, elkartasun sare laburrak garatuz, eta euskararen erabilpena bultzatuz. Apirilaren 13an, Eusko Eguna, gogoeta eta besta topaketa handia izanen da, Ezpeletan
561.garren Baionako Xingar Feriaren bigarren egunean, giroaz lmintzatu gara Euskal Magazinean, Xexili Foix eta Ainhoa Altunarekin : xingar egileak, gasna ekoizleak, eta musika Kanta Gurekin taldearekin
Apirilaren 4tik 7a arte, Baionako Xingar Feria ospatzen da : 561garren edizioan, datak aldatu dituzte, jende guttiago biltzeko nahian. Lehen eguna herrikoia da, xingar lehiaketarekin
Asteburu musikala prestatzen da ! Ostiralean, Otxalde Baionako Luna Negran ariko da, eta larunbatean Larrsoro bateria fanfareak "Desberdinak bainan familia berekoak" ipuin musikala herrian aurkeztuko du
Europako Arte Ofizioen astearen kari, Bastidarat joan gara, Xabina Larralde lutieraren atelierrerat : gitarrak sortzen ditu, proiektua gogoetatu, marraztu eta pieza guztiak lotu arte