Passer au contenu

Primaderan festibala Bastida-n, apirilaren 27 eta 28an

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Lehen aldikotz, haur eta familiei zuzenduriko ekintza baten antolatzearen helburuarekin zabaldu dute Primaderan festibalaren programazioa.

Maite Garra Primaderan festibala aipatzeko
Maite Garra Primaderan festibala aipatzeko © Radio France - Ainhoa Altuna

Clarenza, Bastidan kokatzen den kultur zentro bat da. Bere helburua, bastidar guziei arte eta kultur zerbaiten ekartzea ahal bezain maiz eta herrian, kultura sartzea, zerbait normala eta naturala bilaka dadin. Horren lortzeko, urte osoan zehar artistak etorarazten dituzte herrirat eta horien inguruan, haur eta helduak gomitatzen. 
Bestalde, urtean zehar, eta sasoin bakoitzaren markatzeko, lau ekintza antolatzen dituzte, aldi guziz, sasoiaren arabera.

Udaberriari ongi etorria egin

Udaberriari dagokionez, haurraren eta familiaren inguruko zerbait antolatu nahi zuten eta orduan, asteburu batez, 3 ikusgarri eta tailerrak proposatuak izanen dira, hau da, hiru ber ikusgarri eta tailerrak, larunbat eta igandean, denak ikusi eta egin ahal izateko. 
Primaderan festibalaren programa, hemen atxematen ahal duzue.

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined