Passer au contenu
Publicité

Maiatzaren 12an, Herri Urrats Senperen : ongi pasatzeko jakin behar den guztia !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Milaka jende Senpereko lakuan bilduko da, Maiatzaren 12an, Herri Urratsen 41.garren edizioaren kari : bestarat etortzeko garraio publikoen eskaintza handitu dute

Herri Urrats senperen ospatzen da : 41.garren edizioa 2024ko Maiatzaren 12an iraganen da
Herri Urrats senperen ospatzen da : 41.garren edizioa 2024ko Maiatzaren 12an iraganen da - Herri Urrats

Aurtengo Herri Urrats ORTZADARRA lemapean antolatzen da : euriaren ondotik eguzkia itzultzen denaren seinale, zubi forma du, alaitasuna koloreen bidez irudikatzen du, idekidura eta izpiritu zabaltasun sinboloa da, hots, Maiatzaren 12an agertuko diren baloreen adieraztekoa.

Senpereko lakuan topaketa handia

Milaka jende Senpererat joanen da, eta horien ahal bezain ongi errezebitzeko, Seaska ikastolen federazioak garraio publikoak lehenestea galdegiten du.
Euskal Herri osotik, autobusak izanen dira.

HOR GAUDE - NEOMAK (Herri Urrats 2024)

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberotik, autobusez etor daiteke : txartelak ahal bezain laster erreserbatu behar dira (ikus HEMEN).

Bestalde, Txik Txak garraioen zerbitzu publikoarekin partaidetza bat adostu dute, eta egunean zehar, autobusak Kanbo, Ezpeleta eta Donibane Lohitzunetik proposatuko dira (3 eurotan, ikus HEMEN).

Autoz etorriko direnentzat, aparkalekuetarat joaiteko bideak seinalatuak izanen dira, lakuaren inguruan.

Herri Urrats, besta herrikoia, deneri idekia

Herri Urrats doako besta bat da : ez da sartzerik pagatu behar, nahi duen jendea hurbil daiteke.
Dohainik. Kittorik. Musutruk.

Bertan, janari eta edariak "txartelez" ordaintzen dira : ttattola batzuetan, txartelak eros daitezke, diruz eta banku txartelez.
Lakuaren inguruan diren 7 gune nagusietan, jatekoa, edatekoa proposatzen da, komunak badira, eta kontzertu eta animazioak.

2024eko Maiatzaren 12an ospatuko den 41.garren Herri Urrats programa
2024eko Maiatzaren 12an ospatuko den 41.garren Herri Urrats programa - Herri Urrats

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité

undefined