Passer au contenu
Publicité

Handi-kirol eguna Largenté eskolan

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Maiatzaren 4ean hitzordua luzatzen dute Baionako Largente ikastetxean handi-kirol eta kirol egokituaren inguruko egun batentzat goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte.

Philippe Mayte eta Jean Do Barberarena
Philippe Mayte eta Jean Do Barberarena © Radio France - Ainhoa Altuna

Ezintasunean diren pertsonen egunerokotasunean kirola sartzea biziki garrantzitsua da eta horren inguruan hainbat talde eta elkarte badira Euskal Herrian. Kirola, egokitzen ahal da nahi bezala eta horren erakusteko helburuarekin sortu dute maiatzaren 4eko eguna, Baionako Largente ikastetxean. Hori, Handi Jo deitu dute. Hitz joko bat, handi (grand), handi (elbarritasuna) hitzekin eta Jo (pilota) eta JO (jeux olympiques) hitzekin.

Bertan, La Pastorale des personnes handicapées, Largente ikastetxea, Handi Sport Pays Basque eta Olagarroa elkarteak izanen dira, Chryslide elkarteko Patrice Lagisquet-rekin babesle gisa.

Programa : 
- Goizeko 10etatik 11:30ak arte eta 14:30etatik 16:30ak arte : handi-kirola eta kirol egokituaren praktika edota iniziazioa (saski baloia, arku tiroa, errugbia, futbola, joëlette-ak, mahai-tennis-a). 
- 1. mahai ingurua : "Inclusion et bénévolat dans le monde du handicap" gaiari buruz 
- Eguerditan : hitz-hartzeak, apritifa eta Largente-ko ikasleen animazio artistikoak
- 2. mahai ingurua : "Les valeurs du sport et de l'handisport" gaiari buruz

Bertan, jateko eta edatekoa atxemanen duzue, musikarekin, Gérard Luc eta Kanboarrak txaranga-rekin.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined