Passer au contenu
Publicité

Comète Sarearen Lagunak elkarteak bigarren mundu gerlan izan ziren mugalarien memoria bizirik atxikitzen du

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Munduko bigarren gerla denboran, Lapurdin, Comète Sareak hegazkin piloto ainitz mugaz bestalderat pasarazi zituen, Inglaterrarat itzul daitezen. Ezpeletan, Battitta eta Piarres Aguerre pasatzaileak ziren : horien iloba, Frantxoa Aguerre, Comète Sarearen Lagunak elkartean parte hartzen du

Frantxoa Aguerre, Comète sarean mugalariak ziren Battitta eta Piarres Aguerren iloba, , "Réseau Comète, la ligne d'évasion des pilotes alliés" liburuarekin
Frantxoa Aguerre, Comète sarean mugalariak ziren Battitta eta Piarres Aguerren iloba, , "Réseau Comète, la ligne d'évasion des pilotes alliés" liburuarekin © Radio France - Xexili Foix

Munduko bigarren gerla 1939an hasi zen, Alemaniak Polonia inbaditu zuelarik. Laguntza hitzarmenak izanik, Frantzia gerlan sartu zen, Poloniaren sustengatzeko.
Hastapenetik, herritar batzuek alemanekin bat egiten zuten, aldiz, beste batzu erresistantzian sartu ziren.

Comète Sarea

1941tik alemanek hegazkin piloto aliatuak Frantzia iparrean, Belgikan tirokatzen zituzten : herritar batzuek erabaki zuten hegazkilari hoiek eremu librerat pasarazi behar zirela, Inglaterrarat itzul daitezen.

Horrela, Andrée de Jongh 24 urteko emazte belgikarrak soldado aliatuen ihesaldirako Comète Sarea 1941an sortu zuen, Europako sare nagusietarik bat.
Egoitza Angelun finkatu zuten, sarea antolatzeko, eta lapurtar, gipuzkoar eta nafartar mugalariak atxeman zituzten, soldadoak menditik pasarazteko.

Comète Sarearen logoa
Comète Sarearen logoa

Hastapenean, Lapurdi kostaldetik pasatzen ziren : Angelutik Urruñarat, gero Bidasoa zeharkatzen zuten, eta Oiartzunerat joaten ziren ; handik Bilborat eta Gibraltar-erat.
Pasatzaileak salduak eta atxilotuak izan zirelarik, Comète Sareak beste ibilbide bat antolatu zuen, Angeltu - Larresoro - Ezpeleta - Amaiur herrietatik.

Ezpeletako Buruntxalia etxaldeko Piarres eta Battitta Aguerre anaiak hautatuak izan ziren, soldadoak menditik pasarazteko.
1943ko Abendutik 1944eko Maiatzarat, 126 hegazkilari Nafarroarat pasarazi zituzten.

Comète Sarearen memoria atxiki eta zabaldu

Comète Sarearen Lagunak elkarteak ikerketa lan handia egin du, artxiboak aztertzeko, hegazkilarien izenak atxemaiteko, eta mugalariek hartzen zituzten mendiko bideak berriz atxemaiteko.

2023an, Angeluko etxeak manaturik, "Le Réseau Comète : la ligne d'évasion des pilotes alliés" liburua atera da (Bamboo argitaletxean.

Bestalde, urte guziz, Irailaren bigarren asteburuan, Comète Sarearen Lagunak elkarteak "memoria topaketak" antolatzen ditu hiru egunez : oroitzarreak Angelun, eta bi egunez ibilaldiak mugalarien hatzetan. Hegazkilarien familiakoak Inglaterra, Kanada edo Estatu Batuetatik etortzen dira, arbasoen urratsetan ibiltzeko, eta hemengo jendeekin oroitzapenak trukatzeko.

Xehetasun gehiago : Comète Sarearen Lagunak

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

56 min
Publicité

undefined