Passer au contenu
Publicité

Ruper Ordorika : diskoa berria Aiherran aurkeztuko du, Maiatzaren 5ean

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Ruper Ordorika artista famatuak 23.garren diskoa, "Bakarka Bi", Otsailan plazaratu du : musikan hasi denetik sortu dituen 12 kantu hautatu ditu, eta ahots eta gitarraz, sinpleki, grabatu ditu

Ruper Ordorikak "Bakarka Bi" diskoa Euskal Magazinean aurkeztu du
Ruper Ordorikak "Bakarka Bi" diskoa Euskal Magazinean aurkeztu du © Radio France - Xexili Foix

Ruper Ordorika rock eta folk doinuak gaztetik maite ditu, gaztetik anglo-saxoien doinuak preziatu zituen, eta beti argi izan du musika hau euskal hitzekin uztartu nahi zuela.
Lehen diskoa, "Hautsi da Anphora", 1980an atera zuen, Bernardo Atxagaren testuak musikatuz, eta geroztik, kantu ahantzezinak sortu ditu, eta 23 disko grabatu, gehienetan taldearekin, Mugalaris musikariekin.

Bakarka Bi : kantuen esentzia, gitar eta ahotsez atera

Ruper Ordorikak kantu ainitz sortu ditu, musika eta hitzak idatziz.
Batzuetan, beste idazleen hitzak hautatu ditu, eta musikan eman zituen, bereziki Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionaindiarenak.

RUPER ORDORIKA - ERRUDUNA - BIDEOKLIPA

2018an, 12 kantuen hautaketa bat egin zuen, eta Bakarka diskoan sartu zituen, gitar eta ahots hutsez.
2024ean, beste 12 kantu aukeratu ditu, eta Bakarka Bi diskoan entzungai dira : kantu guztiak Ruper Ordorikarenak dira.

Bakarrik arituz, kantuen moldaketak landu ditu, eta era hortan, Ruper-ek giro intimoa sortzen du.

Kontzertua Aiherran

Ruper Ordorika Aiherran gomitatua da, Maiatzaren 5ean.
Beltzuntze elkarteak kontzertua antolatzen du herriko Denen Etxean : arratsaldeko 4etan, Entrexatak taldeko 7 emazte kantariak ariko dira, eta ondotik, Ruper Ordorika.

Sartzea 10 eurotan, eta kontzertuaren bukaeran, talo eta edatekoa bertan proposatuko dira.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined