Passer au contenu
Publicité

Bildotsaren Eguna Senperen ospatuko da, Maiatzaren 5ean

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Bildotsaren Egunaren kari, Senpreko Marroak elkarteak herriko ardi hazleak eta sukaldarien lana argitan eman nahi du : goizetik arrats, laborantxa bizia, lana eta mozkinak ohoratuko dira

Marroak elkarteko Robert eta Senpereko Mirentxu Ezkurra ardi hazleak Maiatzaren 5ean Senperen ospatuko den Bildotsaren Eguna aurkeztu digute
Marroak elkarteko Robert eta Senpereko Mirentxu Ezkurra ardi hazleak Maiatzaren 5ean Senperen ospatuko den Bildotsaren Eguna aurkeztu digute © Radio France - Xexili Foix

Senperen, 50 bat laborari badira, hoietan 15 bat ardi hazle.
Mirentxu eta Beñat Ezkurra Kandelarralde etxaldean 2001ean instalatu ziren : gaur egun 300 ardi dituzte, basco-béarnaise arrazakoak, iaurtak, mamia eta Ossau Iraty sormarkako gasna ekoizten dituzte, eta bildotsak saltzen dituzte.

Senpereko komertxant eta ostalariek sortu duten Marroak elkarteak Bildotsaren Eguna azken urte hauetan antolatzen du, Senpereko hazle eta laborarien lana ezagutarazteko, eta bertako bildotsaren promozioa egiteko.

Bildotsaren eguna, hitzordu herrikoia

Eguna goizeko 9etan hasiko da eta animazio eta ekitaldiak arratsaldeko 6ak arte izanen dira, pilota plazan eta karrika nagusian.

Egun osoan :

  • tokiko ekoizleen, arte artisauen eta merkattarien merkatua
  • haurrendako jokoak
  • ardiak, gurdi zaldiak, lehengo traktore eta tresneriak
Senpereko Bildotsaren Egunaren afitxa
Senpereko Bildotsaren Egunaren afitxa - Marroak elkartea

10:00-11:00 : koka eta bildoski pintxo lehiaketarako parte hartzaileen harrera
10:30etan, bi sukaldariek bildoskia sukaldatuko dute : Senpereko La Nivelle jatetxeko Pascal Berrotaran eta Donostiako Aratz ostatuko Xabier Zabala Kortazar

12:00etan : artzain xakurraren lana ardiekin, Nicolas Dokhelarren eskutik
12:30etan, joaldunen desfilea
Ondotik bazkaria Larreko gelaren aintzinean (piperrada, tripotx, txilindron bildoskia, ardi gasna, koka eta bixkotxa, arnoa eta kafea) : azken txartelak salgai izanen dira larunbat goizean, Senpereko merkatuan

Arratsaldean animazioak :

  • 15:30etan : Beñat eta Mirentxu Ezkurra hazleek ardi gasna nola egiten den erakutsiko dute
    16:00etan : Ur Begi danborrada
    17:00etan : dantzak Zirikolatz taldearekin
    17:00etatik goiti, perkusioak Donostiako Kolpez Blai taldearekin

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined