Passer au contenu

Baionako Xingar Feriatik zuzenean : xingar lehiaketaren eguna

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Apirilaren 4tik 7a arte, Baionako Xingar Feria ospatzen da : 561garren edizioan, datak aldatu dituzte, jende guttiago biltzeko nahian. Lehen eguna herrikoia da, xingar lehiaketarekin

Baionako Xingar lehiaketaren lehen saria irabazi dute Ximun eta Xabaltx Goity Irisarriko anaiek : lagunekin ferian parte hartzen dute, 9 urte hauetan, lehen ald
Baionako Xingar lehiaketaren lehen saria irabazi dute Ximun eta Xabaltx Goity Irisarriko anaiek : lagunekin ferian parte hartzen dute, 9 urte hauetan, lehen ald © Radio France - Ainhoa Altuna

Baionako Xingar Feria 1462tik antolatzen da.
Euskal Herri, Biarno eta Landesetan onduak ziren xingarrak Baionako Portutik saltzen eta exportatzen baitziren, Bazko asteburuan, Xingar Feria egiten zen.

Baionako Xingarrak dilindan, salgai, xarkutierren xapitoan
Baionako Xingarrak dilindan, salgai, xarkutierren xapitoan © Radio France - Xexili Foix

Azken urte hauetan, bisitarien kopurua izigarri emendatu baita, Baionako hiriak erabaki du dataz aldatzea.
4 egunez, 18 xingar egile profesionalak Roland Barthes plazan elkartzen dira, xapito handi batean.

Etxeko xingar lehiaketa ederra

26 xingar presentatuak izan dira, beste urteetan baino guttiago, bainan ederrak, kalitatearen aldetik.

Lehen aldikotz, Irisarriko Ximun eta Xalbat Goity anaiek lehen saria irabazi dute : azken urte hauetan, lagunen artean, xerria hiltzen eta xerrikiak eta xingarrak prestatzen dituzte. 
Bigarren saria : Aldudeko Marcel Hualdek bildu du.
Hirugarren saria, Biarnotik, Gerderest herriko Daniel Tailleur-ek ukan du.
Apainketaren saria, Urepeleko Amelie Etchepareri eman diote.

Marcel Hualde Aldudekoak xingar lehiaketaren bigarren saria irabazi du
Marcel Hualde Aldudekoak xingar lehiaketaren bigarren saria irabazi du © Radio France - Ainhoa Altuna
Renée Martinez-ek xapitopean den jatetxeko ekipa koordinatzen du, Aubard xarkuteriako Cédric Bergez-ekin baterat
Renée Martinez-ek xapitopean den jatetxeko ekipa koordinatzen du, Aubard xarkuteriako Cédric Bergez-ekin baterat © Radio France - Ainhoa Altuna
Jean-Marc Landarretxe Ibaialdeko kidea eta 4 peñetako lagunek "baserritarren eguna" jantzi herrikoiekin markatu nahi dute, Baionako Xingar Feriaren ostegunean
Jean-Marc Landarretxe Ibaialdeko kidea eta 4 peñetako lagunek "baserritarren eguna" jantzi herrikoiekin markatu nahi dute, Baionako Xingar Feriaren ostegunean © Radio France - Ainhoa Altuna

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined