Passer au contenu

Altxalili, barnekaldeko LGBTQIA+ jendea biltzen duen elkarte dinamikoa

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

ALTXALILI kolektiboa 2022an sortu da : Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoan bizi diren LGBTQIA+ pertsonak, hots heterosexualak ez diren jendeak biltzen ditu. Lesbiana, gay edota bisexualak diren jendeek libreki bizi nahi dute, direnak kukutu gabe

Altxalili kolektiboak LGBTQIA+ jendeak biltzen ditu, eta Altxaliliek kabaret ikusgarri alai eta koloretsua sortu dute
Altxalili kolektiboak LGBTQIA+ jendeak biltzen ditu, eta Altxaliliek kabaret ikusgarri alai eta koloretsua sortu dute - Nahia Garat

LGBTQIA+ aipatzen delarik, heterosexualak ez diren jendeen sexu orientazioetaz mintzatzen gara : lesbianak, gay edo homosexualak, bisexualak, transgeneroak, intersexualak edo asexualak.
Mundua mundu denetik, nortasun sexual aniztasuna bada, bainan usu, jendartearen pisuarengatik, erlijioaren debekuengatik, nortasun hori ez dute publikoki agertzen, "arazorik" ez izaiteko, baztertuak edo jujatuak ez izaiteko.

BEKATOROSAK liburua

Dom Campistron aldudarrak esperientzia pertsonala baliatuz, liburu ilustratua sortu du, 2021ean.
Liburuan, Nafarroa Behereko 7 pertsonen lekukotasunak biltzen ditu, lesbiana, gay edo bisexualak diren 24 eta 55 urte arteko gizon eta emazteen esprientzia,

Dom Campistron-ek BEKATOROSAK liburua idatzi du, 7 pertsonen lekukotasunak agertuz, eta ilustrazioak egin ditu. Liburua Elkar argitaletxeak atera du
Dom Campistron-ek BEKATOROSAK liburua idatzi du, 7 pertsonen lekukotasunak agertuz, eta ilustrazioak egin ditu. Liburua Elkar argitaletxeak atera du - Dom Campistron

Elkar argitaletxeak plazaratu duelarik, ainitzentzat askatzailea izan da : lehen aldikotz, barnekaldean bizi direnen ahotsa entzun da, familian eta bizi intimoan LGBT izaitea nola aipatu duten - edo ez, egunerokoan zer etzun duten, zer zailtasun izan duten kondatzen du.
Ainitzetan, sexu nortasuna libreki bizitzeko, gordeka ari dira, edo Euskal Herritik joan izan behar dute.
Dom Campistronek liburua leku desberdinetan aurkeztu du, eta ohartu da garaia zela gaia plaza publikoan agertzea.

Altxalili kolektiboa sortu dute

Lagun batzuekin, denak ez heterosexualak, 2022an Altxalili kolektiboa sortu dute, elkartzeko, mintzatzeko, eztabaidatzeko, eta elkar sustengatzeko.
2022ko Abenduan, Prefosta elkarteak LGBT gau berezia Atharratzen antolatu nahi baitzuen, Altxaliliek pentsatu dute kabaret giroko ikusgarri bat sortzea, euskaraz, antzerkia, musika, kantu eta bertsoaz uztartuz.

Altxalili kolektiboko kideek "Altxalili Show" kabaret iklusgarria sortu dute
Altxalili kolektiboko kideek "Altxalili Show" kabaret iklusgarria sortu dute - Nahia Garat

Horrela, 2023ko Urtarrilaren 21ean, Altxalili Show Xahoenian presentatu zuten, eta gaualdiak arrakasta ederra izan zuen, uste baino jende gehiago bilduz : BEKAT'UROS lehen gaualdia izan zen.

Ondotik, Altxalili Show ikusgarria hobetu dute, eta Euskal Herriko toki desberdinetan aurkeztu dute, Irisarrin (EHZ), Elizondon, Hendaian, edo Baionan.

BEKAT'UROS #2, Atharratzen, Apirilaren 20an

Bekat'Uros lehen gaualdiaren arrakastaren ondotik, Prefosta elkarteak erabaki du bigarren edizioa antolatzea : Apirilaren 20an ospatuko da, Atharratzen.
Jende gehiago biltzeko, bestaren eremua handituko dute : Prefosta elkartearen Xahoeniako karrika hetsiko dute, eta merkatu estaliaren plaza ere baliatuko dute.

Bekat'Uros bestaren bigarren edizioa Atharratzen eginen da, Apirilaren 20an
Bekat'Uros bestaren bigarren edizioa Atharratzen eginen da, Apirilaren 20an - Dom Campistron

Bazkari alaitua proposatuko da (erreserbatzeko mezu bat igorri : 07 67 34 31 31 zenbakirat).
Berrikuntzetan, "harrotasunen ibilaldia" Atharratzeko karriketan eginen dute, arratsalde erditsutan.
Ondotik, musika, kontzertuak eta Altxalili Show-a izanen dira.

Komunikatu eta informatu

Gaur egun, LGBTQIA+ mugimendua gehiago aipatzen bada ere, ez da ahantzi behar jazarpena eta homofobia badirela.
Erasoak, hitzez edo fisikoki, gehiegitan gertatzen dira, eta Altxalili kolektiboaren ustez, jendeak, gazteak eta helduak, familiak informatu behar direla garrantzitsua iduritzen zaio.

Norbaitek sexu nortasun ez heterosexuala baldin badu, ez badaki ingurukoekin nola aipatu, Altxalilik oroitarazten du ez dela bakarrik egon behar, eta hitzegiteko eta galdeak pausatzeko pertsona bat xekatu behar dela.

Familetan aipatzea, gazteekin, inportanta da ere : morala eta aurre-iritzietatik ateratzea, seme edo alabaren entzutea, ulertzea beti posible da, diren bezala onartuz.
LGBTQIA+ jendeak besteak bezalakoak dira, eta gure herrietan lasai bizi daitezen, denen izpiritu zabaltasuna eta errespetua ezinbestekoak dira.

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined