Passer au contenu

Arberatzen ospatuko den Euskal Herria Zuzenean festibala prestatzen dute !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

1996an Arrosan sortu zen EHZ festibal famatua aurten Amikuzen ospatuko da, 2024ko Ekainaren 28, 29 eta 30ean. 3 egunez, musika, antzerki, dantza, zirko, mintzaldi eta topaketak proposatuko dira, herrian eta bertako pentzeetan

2024eko Euskal Herria Zuzenean Arberatzen ospatuko da, lehen aldikotz, Ekainaren 28, 29 eta 30ean
2024eko Euskal Herria Zuzenean Arberatzen ospatuko da, lehen aldikotz, Ekainaren 28, 29 eta 30ean - EHZ

Euskal Herria Zuzenean festibal handi bezain famatua da : 1996an sortu zen Arrosan, urte batzuen buruan antolatu zen Idauze Mendin, gero Heletan, Lekornen, Irisarrin, eta aurten, EHZ elkarteko gazteek erabaki dute beste leku batetarat joatea.
Amikuzen herrien itzulia egin eta, baldintza hoberenak betetzen zituen Arberatze herria hautatu dute.

Bertako jendeekin bilkura publikoak antolatu dituzte, Euskal Herria Zuzenean festibala aurkezteko, eta dinamika bat tokiko biztanleekin martxan eman da.
Helburua da ahal bezainbat jende biltzea, interestazea, Amikuzen antolatzen den festibalaren prestakuntzan.

EHZ : betiko izpiritua, leku berri batean

Irisarrin azken 4 urtetan proposatu zen formula bera Arberatzeko herriari egokituko zaio : herriko plazan eguneko ekitaldiak dohainik izanen dira, eta arratsalde bukaera eta gaueko kontzertuak, pagatuz, pentze handian eginen dira.
Bi eszenatoki izanen dira, kontzertuak bat bestearen ondotik egiteko gisan.

Euskal Herria Zuzenean festibalean, hainbat ekitaldi plazan antolatzen dira
Euskal Herria Zuzenean festibalean, hainbat ekitaldi plazan antolatzen dira - EHZ

Bi akanpaleku antolatuko dira : at kamionentzat, eta bat oihalentxeentzat.
Komunak, dutxak bertan izan dira.
Bestalde hiru egunez, bertako janari eta edariak proposatuko dira.

Autobus joan-jinak Baiona, Atharratze eta Baigorritik eginen dira, Txik Txak garraio zerbitzuari esker.

EHZan, programazio ainitza

Sortu denetik, EHZ festibalak musika talde eta artistak gomitatzen ditu, batzu ezagunak, beste batzu guttiago ezagutuak : aukera ezin hobea oraiko musika panoramaren eskaintza aberatsa programan osattzen dute.

Jende ainitz biltzen da EHZ festibalaren gaualdietan
Jende ainitz biltzen da EHZ festibalaren gaualdietan - EHZ

Belako, Nakar, Benizze, Sutagar, Süne, Auhen, Pelax, Old School Funky Family, Rüdiger, Octopussy edota Janus Lester zuzenean ikusten ahalko dira.
Horrez gain, dantza, zirko eta antzerki konpainian Arberatzeko bazterrak alaituko dituzte.

3 eguneko txartelen salmenta

Maiatzaren 6a arte, hiru egunen pass txartelak 50 euritan salgai dira, EHZ webgunean.
Ondotik, prezioa igoko da, eta txartelak egunka ere erosteko parada izanen da.

Bestalde, 500 laguntzaile behar baitira EHZ festibalaren denboran, Maiatzaren 6tik goiti izen emaiteko aukera izanen da, webgunearen bidez.

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined