Passer au contenu

Baionako Xingar Feriaren giroan

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

561.garren Baionako Xingar Feriaren bigarren egunean, giroaz lmintzatu gara Euskal Magazinean, Xexili Foix eta Ainhoa Altunarekin : xingar egileak, gasna ekoizleak, eta musika Kanta Gurekin taldearekin

Kanta Gurekin taldeak kontzertuño bat eman du Urdin Eukal Herri Irratiaren gunean, Baionako Xingar ferian
Kanta Gurekin taldeak kontzertuño bat eman du Urdin Eukal Herri Irratiaren gunean, Baionako Xingar ferian © Radio France - Xexili Foix

Baionako Xingar Feria xarkutier, kontserba egile eta gazitzaileen feria da : 4 egunez, 18 ofizileek  Baionako xingar, Kintoa xingar eta xerrikiak saltzen dituzte, xapito handian.
Ondoan, Gurmanten merkatua dago, gasna, bixkotx, ahateki, ezti eta eskualdeko mozkinekin.

Musika alaia KANTA GUREKIN taldearekin

Kanta Gurekin Baionaldeko musika eta kantari taldea da : hoiek gitarrak, akordeoia, kajon, banjo eta xirualk ateratzen dituzte, apairuak alaitzeko, edo ekitaldi batzuetan karrikan jotzeko.
Errepertorio herrikoia dute, kantu gehienak euskaraz, batzu ere gazteleraz edo frantsesez.

Baionako Xingar ferian, azken urte hauetan, Euskal Magazinaren gomitari beti baikorki erantzuten diote, eta hiruzpalau kantu zuzenean emaiteko ohitura sortu dute.
Azken Dantza, Atereiko Zelaiak, Gogoaren Baitan eta  Nola Bizi hala kanta abestiak zuzenean jo dituzte, irratiko entzule guztientzat : bertan zen jendea gelditu da, kontzertu hau entzuteko, giroa ederra sortuz, musikariekin baterat.

Baionako Xingar Ferian, jende ainitz ostiral arratsalde erditsuan, merkatu ondoan eta Poissonnerie karrikan
Baionako Xingar Ferian, jende ainitz ostiral arratsalde erditsuan, merkatu ondoan eta Poissonnerie karrikan © Radio France - Xexili Foix

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined