Passer au contenu

ZEZE-ren disko berria

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Zortzi musika kondatzen ditu Zeze musikariaren "Set 5" 5. diskoak. Larunbat huntan, Miarritzeko Bibi Beaurivage auzoko bestetan aurkeztuko duena.

Zeze-ren 5. diskoa
Zeze-ren 5. diskoa © Radio France - Ainhoa Altuna

Zeze, 2000 urteetan hasi zen musika elektroniko zerbaiten hunkitzen. Soinu, doinu eta erritmoak "bidouillatzen" ditu, berak erraten duen bezala. Emanaldi batzuk ematen hasi zen eta jendeak, diskoen galdegiten hasi zen, orduan erabaki zuen "Set 1" ateratzea. Geroztik, urteak pasa, eta gaur egun, bere "Set 5", 5. diskoa kaleratzen du, modu digitalean.

Zeze-ren 5 diskoak
Zeze-ren 5 diskoak © Radio France - Ainhoa Altuna

Zeze-k musika ainitz entzuten du eta horietan, gustuko instrumentu edo tresna bat entzuten duelarik, erosten du, jotzen ikasten du, eta bere inguruko musika  bat sortzen, beste tresnekin nahastuz. 
"Set 5" diskoan, leku izeneko 8 musika agertzen dira, hainbat musika desberdinekin. Horietan, euskal musika tresnak ere agertzen eta entzuten dira, adibidez, txistu, txirula edota gaita. 
Bere disko hori eta beste guziak, hemen entzuten eta erosten ahal dituzue.

Bibi Beaurivage-ko bestetan aurkezpena

Miarritzko auzo horreko biztanlea izanez, Zeze-k parte hartzen du bertako besten antolakuntzak eta ondorioz, programazioan. 
Auzoko bestak, 2024ko apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 1ean bukatuko dira, hainbat animazio proposatuz.
 
Apirilaren 27a, larunbata : Besten idekitzea, tanborrada, mutxikoak, euskal kantuak eta "Bibi en scène" izanen da.

Apirilaren 28a, igandea : sukaldaritza lehiaketa, diana, Bibi kantuz, taloak, puzgarriak, txuleta guinguette-a eta dantzaldia.

Apirilaren 29a, astelehena : Txistorrada, zaharren atsaskaria eta Gora Bibi kontzertua, Juliette, Gorka Roblès eta Choeurale-ekin.

Apirilaren 30a, asteartea : aperitifa eta Bibi en scène ; Ttipitto banda, L'écho des Bananes eta Niko Etxart eta Hapa hapa-rekin.

Maiatzaren 1a, asteazkena : sortzaileen merkatua, joko eta tailerrak haurrentzat, haurren dantzaldia, ekoizleen merkatua, ganbara hustutzea, mus finala, patata tortilla lehiaketa, surf lehiaketa, joaldun eta txalaparta, Bibi en scène Marinos del paso-rekin eta beste itxiera.

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
100% chanson française

Nouvelle radio musicale

Toute la chanson française avec France Bleu !

En direct Avec les filles je ne sais pas

undefined