Passer au contenu
Publicité

Bidasoan Euskaraz, Maiatzaren 2tik 5erat

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Urruñako Pausu auzoan, Bidasoan Euskaraz lau egunez ospatuko da, handi eta ttipiendako ekitaldia eskainiz : kantu, kirol, gastronomia, kontzertu.... auzoan euskaraz mintzatzeko aukera ezinbestekoa !

Pausuko Xaia ostatuan, kantu afairiek jende ainitz biltzen dute, giro herrikoian
Pausuko Xaia ostatuan, kantu afairiek jende ainitz biltzen dute, giro herrikoian - Xaia ostatua

Urte osoan, Bakalau elkarteak Pausu auzoan kokatua den Xaia ostatua biziarazten du, kantu, musika eta gastronomia hitzorduak proposatuz.
Eta Maiatzan, Bidasoan Euskaraz 4 egunez ospatzen dute, handi eta ttipiendako hitzorduak eskainiz, bai Xaian, eta bai Bidasoaren hegian dagoen pilota plazatxoan.

Giro herrikoia auzoan, euskara ahoan

Urte batetik besterat, Bidasoan Euskaraz programazioa aberasten dute, adin guztien jendeendako eskaintza anitzarekin.

Maiatzaren 2an, ostegunez, goizeko 9etan, lehen hitzordua Bidasoa'Oinez, 5,9 kilometrako ibilbidea Bidasoaren bazterretan, izanen da. Bukatu eta, xingar eta arroltze Xaian zerbitzatuko da.
Arratseko 7etatik gaueko 10ak arte, Talo'Festa, DJ Oscar Ciak alaiturik.

Maiatzaren 3an, ostiralez, kantu afaria, Kuxkuxtu txarangarekin. Afaltzeko erreserbak beteak dira, bainan Xaia ostatua nahi duenari idekia izanen zaio, kantuz aritzeko.

Pontx pailazoak "Gelara !" ikuskizun berria Pausun, Bidasoan Euskaraz bestan aurkeztuko du, Maiatzaren 4ean
Pontx pailazoak "Gelara !" ikuskizun berria Pausun, Bidasoan Euskaraz bestan aurkeztuko du, Maiatzaren 4ean - Pontx pailazoa

Maiatzaren 4ean, larunbatez, Xaia ondoko plzatxoan, Pontx pailazoak "Gelara !" ikuskizun berria aurkeztuko du, arratsaldeko 4etan.
Arratseko 7etan, Petti Berako artista ospetsuak kontzertua emanen du.

Maiatzaren 5ean, igandez, goizeko 10etan, Pausuko pilota lehiaketaren finalak jokatuko dira, ondotik aperitifa eta bazkaria, Kuxk taldeak alaiturik (bazkaria 25 eurotan).
Bidasoan Euskaraz asteburua bukatzeko, lehen aldikotz rock kontzertua igande arratseko 7etan izanen da, Hendaiako Lanetik Egina musika eskolan ari diren Sacré Encierro eta Djingl's taldeekin.

Ikusgarri eta kontzertuak dohainik dira.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined