Passer au contenu

Senpereko Zirikolatz dantza taldeak 45 urte ospatzen ditu

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Zirikolatz dantza taldea, Senpereko taldea da, 45 urte ospatuko dituenak heldu den apirilaren 26 eta 27an.

Dantz'hari ikusgarria
Dantz'hari ikusgarria - Zirikolatz taldea

Senpereko oihan baten izenetik dator bertako euskal dantza taldearen izena. 1979ean sortu zen, 140 dantzarirekin. 
Geroztik, hainbat senpertar pasa dira talde horretatik, gaur egun, Senpereko elkarte nagusienetariko baten bilakatzeko.

Aurten, taldeak 45 urte ospatzen ditu eta ondorioz, aski naturalki, kideek nahi izan dute urtebetetze hori markatu. Nola ? "Dantz'hari" ikusgarria sortu dute taldeko gaur eta lehengoko dantzari eta musikari batzuekin. Orotara, ehun bat dantzarik parte hartzen duten 8 eta 74 urte artean dituztenak, Maitena Sallaberry eta Elorri Errandonea koreografoej sortu dantzen inguruan.

Bi emanaldi

Bi hitzordu luzatzen dizkizuete haien urtebetetze horren ospatzeko Senpereko Larreko gelan : 
- Apirilaren 26an, ostiralez, gaueko 20:30-etan 
- Apirilaren 27an, larunbatarekin, arratsaldeko 18:30-etan. 
Sartzeak : hemen.

Apirilaren 27an, afari herrikoi bat ere antolatzen du Zirikolatz taldeak, Larreko gelaren ondoan, ikusgarriaren ondotik iraganen dena. Horrentzat ere sartzeak jadanik hartzen ahal dituzue : hemen.
Afariarentzat, bi permanentzia izanen dira, apirilaren 12an arratseko 18:30-tik 20ak arte taldearen lokalean, eta apirilaren 14ean, Larreko gelan, goizeko 9etatik 12ak arte.

Apirilaren 28an, igandearekin, Jondoni Petri elizan, Zirikolatz-en meza ospatuko da, elkarteko hilen omenez. Hor ere, dantza taldeko musikari eta dantzari batzuk parte hartuko dute.

Liburua

Urtebetetze berezi horrentzat, liburu bat sortu du Henri Duhau-k, taldeko lehengo lehendakariak, euskaraz eta frantsesez, elkartearen historiari buruz. Liburu hori, Senpereko Lekuonaren etxean atxematen ahal duzue.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined