Passer au contenu

Xabina Larralde, gitar egilea Bastidan

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Europako Arte Ofizioen astearen kari, Bastidarat joan gara, Xabina Larralde lutieraren atelierrerat : gitarrak sortzen ditu, proiektua gogoetatu, marraztu eta pieza guztiak lotu arte

Xabina Larralde gitar egilea da Bastidan : atelierran, gitarrak asmatzen, marrazten, eta eskuz egiten ditu
Xabina Larralde gitar egilea da Bastidan : atelierran, gitarrak asmatzen, marrazten, eta eskuz egiten ditu © Radio France - Xexili Foix

Xabina Larralde hazpandarra da, lan desberdinetan ibili eta, erabaki du beste bide bat hartzea, "eskuekin" lan egin nahi baitzuen.
Musika ofizioen eskola batean, Le Mans hirian, luteria CAP bat pasatu du, eta ondotik, luterian hasi zen, lehenik konponketak eta arraberritzeak eginez; horrela, ainitz ikasi du, teknika desberdinak aztertu ditu.
Esperientzia gehiago izan duelarik, atelierra Bastidan ideki du.

Arte ofizioetan, pazientzia behar da

Gitar bat sortzeko, Xabinak 6 hilabete behar ditu : bezeroaren nahia, galdeari ahal bezain hurbil izaiteko, proiektua gogoetatzen du, marrazten du, baliatuko duen materiala hautatzen du, erabakitzen du zer teknika erabiliko duen.
Gitar modelo propioak proposatzen ditu - gitar akustikoak, folk, klasiko; flamenka - eta jendeak galdegiten duelarik, gitar elektrikoak ere egiten ditu, gehienetan kopiak.

Xabina LArralde gitar egilearen atelierran, egur puskak, moztuak edo ez, denetan badira
Xabina LArralde gitar egilearen atelierran, egur puskak, moztuak edo ez, denetan badira © Radio France - Xexili Foix

Egurrak hautatzen ditu xekatzen duen soinuaren arabera : palisandroak soinu apal, goxo eta beroa du, caobak soinu argi eta pixka bat metalikoa, zuhaitz esentzia bakoitzak soinu desberdina emaiten du.

Xabinaren gitarrak pieza bakarrak dira

Bezeroak Xabinarengana joaiten dira, saltegi handietan ez badute atxemaiten nahi duten soinua. Kasu hauetan, Xabinak sortuko du ahal bezain justu izanen den gitarra.
Gitar bat egiteko, bataz beste, 175 oren lan behar dira, horrek prezioa du, gitar batek 2500 euro edo gehiago balio du.

Gitar bakoitzean, 60 bat pieza badira, denak kola naturalekin lotuak dira, eta bukatua delarik, etiketa bat emaiten du, izenpedura gisa : "Xabina Larralde, eskuz egina behar den denborarekin".

Gitarrak Frantzia osoan saltzen ditu, saloinetan ere aurkezten ditu, Tolosan eta Parisen.

Arte ofizioak ezagutarazi eta transmisioa segurtatu

Xabinak gitar egilearen ofizioa ikasi zuen, eskolan eta beste lutier batzuekin, eta orain, instalatua baita, formakuntzak proposatzen ditu, 5 astez, gitar bat sortzeko.
Ikastaldiak Bastidako atelierran iegiten dira, Xabinak ikaslea bideratzen du, argitzen du, bainan uzten du lan egiten.

Xabina Larraldek, atelierran, gitarrak eskuz egiten ditu, egur mota desberdinak eta kola naturalak baliatuz
Xabina Larraldek, atelierran, gitarrak eskuz egiten ditu, egur mota desberdinak eta kola naturalak baliatuz © Radio France - Xexili Foix

Luteria hobeki ezagutzeko, gitar bat manatzeko, edo ikastaldi batetan parte hartzeko, ikus ezazue XABINA LARRALDE webgunea.

Bestalde, Bastidako atelierra bisita daiteke, bainan hobe da aintzinetik deitzea, segurtatzeko Xabina hor dela.

  • Hazparneko Bidea, 50
    Darrieux Borda (lehen estaian)
    BASTIDAn
  • +33 672 316 106
  • xabina@xabinalarralde.fr

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined