Passer au contenu

Larresoroko musika bandaren ipuin musikala - Otxalde Luna Negran

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Asteburu musikala prestatzen da ! Ostiralean, Otxalde Baionako Luna Negran ariko da, eta larunbatean Larrsoro bateria fanfareak "Desberdinak bainan familia berekoak" ipuin musikala herrian aurkeztuko du

Larresoro bateria fanfareak "Desberdina bainan familia berekoak" ipuin musikala sortu du, herriko eskoletako 80 haurrekin baterat
Larresoro bateria fanfareak "Desberdina bainan familia berekoak" ipuin musikala sortu du, herriko eskoletako 80 haurrekin baterat

Larresoro bateria fanfarreak 25 bat musikari biltzen du.
Denak amaturrak dira, eta tresna naturalak desberdinak jotzen dituzte : perkusio, kleron, tronpetak.
Alain Oxarango fanfarrearen presidenta da, eta David Mouesca, talde zuzendaria.

Desberdina bainan familia berekoak

Larresoro bateria fanfarreak joan den urtean proiektu berezia, euskaraz sortu zuen.
Aurten erabaki dute ipuin musikala sortzea, eta desberdintasunaren gaia hautatu dute : jatorria, itxura, kulturak ez baitira mugak, aberastasuna baizik.

Elkarlanean izan dira Hubert Charbonnier konposatzailearekin, Larresoroko eskola publiko eta eskola pribatuarekin, eta Philippe Albor-ekin.

Larresoro bateria fanfarrea
Larresoro bateria fanfarrea

Hubert Charbonnier musikak sortu ditu, Philippe Alborek testu batzu sortu ditu, eta 80 ikasleen errepikak segurtatu ditu.
Haurrek 7 kantu emanen dituzte, bat edo bi euskaraz, eta kantuen artean, ipuinak eta historiak kondatuko dituzte.

Apirilaren 6an, larunbatez, bi emanaldi dohainik eskainiko dituzte, Larresoroko herriko gelan, 17,30etan eta 20etan.
Sartzea dohainik izanik ere, lekua erreserbatu behar da, afitxan den QR kodigoa baliatuz.

Otxalde Luna Negran, Baionan

Asteburuko beste hitzordua Baionan izanen da, Luna Negran : Otxalde taldeak "Iturrien Lilura" disko berria presentatuko du, Apirilaren 5ean, ostiral gaueko 8,30etan.

Otxalde 1976an sortu zen, Aiherra eta Beskoitze artean.
Lagun taldeak urtez urte kantuak sortu eta zabaldu ditu - Pottoka Mendian, famatuenetarik bat da !
Azken urte hauetan, gazte musikari batzu taldean sartu dira, ahots berriak eta beste tresnak gehituz.

"Iturrien Lilura" diskoa joan den Abendan atera du, betiko folk doinuetan eta munduko musiken erritmoetan : 11 kantu, gehienak euskaraz, bat biarnesez, bat gazteleraz?

Otxalde taldeak disko berria eta lehengo kantu batzu zuzenean presentatuko ditu, Apirilaren 5ean, Luna Negran.
Erreserbatzeko, IKUS HEMEN

Otxalde - Mendiko Borda (Clip Officiel)

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined