Passer au contenu

Eusko Eguna Ezpeletan, Apirilaren 13an

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Euskoa da Euskal Moneta elkarteak 2013an sortu zuen tokiko diru edo moneta : honen helburua tokiko ekonomia sustatzea da, elkartasun sare laburrak garatuz, eta euskararen erabilpena bultzatuz. Apirilaren 13an, Eusko Eguna, gogoeta eta besta topaketa handia izanen da, Ezpeletan

Euskal Moneta elkarteko Panpi Dirassar laguntzailea eta Eva Mutio langilea : Apirilaren 13an Ezpeletan ospatuko den Eusko Eguna aurkeztu digute
Euskal Moneta elkarteko Panpi Dirassar laguntzailea eta Eva Mutio langilea : Apirilaren 13an Ezpeletan ospatuko den Eusko Eguna aurkeztu digute © Radio France - Xexili Foix

2000 hamarkadan, lagun talde batek tokiko moneten saila aztertu zuen, tokiko moneta bat Ipar Euskal Herrian sortzeko asmoz.
Horrela, 2013ko Urtarrilaren 31an, "EUSKO" moneta sortu zuten, 1, 2, 5, 10 eta 20 euskoko billeteekin.
Azken urte hauetan, "Euskopay" aplikazioa gehitu dute.

Euskoak erabiliz, tokiko ekonomia sustengatu

Eusko batek euro bat balio du. Aldaguneetan trukatzen ahal dira (ikus zerrenda).

Euskoak baliatuz, bertako ekonomiaren dinamika indartzen da : norbaitek enpresa bat euskoz pagatzen duelarik, euskoak zirkuitu batean sartzen ditu ; ondotik, euskoak errezebitu dituen enpresa horrek beste leku batetan baliatuko ditu.

Euskararen erabilpena indartzea, tokiko laborantxa herrikoiaren sustatzea, finantzia munduko espekulazioa ttipitzea eta hurbileko merkataritzaren defendatzea Euskoaren helburuetan dira.

Partikularrek tokiko elkarteak ere sustengatzen dituzte : 30 bezeroek elkarte bera hautatzen badute, urtean erabiliko dituzten euroen kopuruaren %3a elkarteari eskainiko zaio.

Eusko Eguna, urteko topaketa eta informazio gunea

Apirilaren 13an, Eusko Eguna Ezpeletan antolatua da.
Lehen aldikotz, ekitaldi guztiak kitorik dira.

Tokiko ekoizpen merkatua, sehaska hustea, haurrendako animazioak, dkirola, kontzertuak.... 
Programa osoa HEMEN duzue.

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined