Passer au contenu

Sarako 41. Idazleen Biltzarretik zuzenean

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Sarako Idazleen Biltzarra Bazko asteburuko hitzordu handia da : bi egunez, euskal eta euskaldun literatur, sorkuntzaren liburu berriak presentatzen dira, Apirilaren 1ean publiko zabalari, eta Apirilaren 2an profesionalei

41. Sarako Idazleen Biltzarra ospatzen da bi egunez, Apirilaren 1 eta 2an
41. Sarako Idazleen Biltzarra ospatzen da bi egunez, Apirilaren 1 eta 2an

Liburu ainitz euskaraz, beste batzu frantsesez eta gazteleraz... Euskal Herrian argitaratzen diren berrikuntzak Saran presentatzen dira.
Orotarat, bi egunez, 130 idazle, 18 argitaletxe eta 13 elkarte gela handi batetan biltzen dira, irakurleak errezebitzeko.

Liburuek sail guztiak hunkitzen dituzte : haur literatura, eleberri eta entseguak, arte liburuak, liburu ederra, lan historiko, soziologiko edo gai zehatz batzuetaz... 
Eskaintza handia da, eta Euskal Herriko sormenaren indarra ederki islatzen du.

Aurten, komikigintza ere argitan eman dute, marrazkilari batzu gomitatuz : Jean Duverdier (Biltzarraren saria errezebitu duena), Asisko, edo Maialen eta Emma Arestegui (XAN komikia presentatzeko).

Topaketa idazle eta irakurleen artean

41. edizio hontan ere, Sarako Idazleen Biltzarrak lotura egiten du publikoa eta liburu sortzaileen artean : idazleak 76 mahainetan lerrokatuak dira, eta denbora hartzen dute, jendeekin mintzatzeko : liburua zertaz den, zer adinekoentzat, zenbat denbora behar den liburua egiteko, zer da argitaletxe baten funtsa..... Galderak ez dira falta !
Aurten, bi autore ohoratu dtuzte : Amets Arzallus bertsulari idazlea eta Jean Duverdier marrazkilaria.

Elkar liburuak Sarako Idazleen Biltzarrean
Elkar liburuak Sarako Idazleen Biltzarrean © Radio France - Xexili Foix

Euskal Magazinean, hiru gomita nagusi izan ditugu :

  • Amets Arzallus : "Miñan" liburuan (Susa argitaletxean), Ibrahima Balde ginear migrantearen bidai luze, zaila eta gogorra kondatzen du, lekukotasuna jendeeri helarazteko.
  • Eguzki Urteaga, soziolinguistak bi liburu berriki plazaratu ditu (l'Harmattan argitaletxean) : "Etudes de sociolinguistique au Pays Basque" eta "Face à l'incertitude"
  • Fred Larrondo, IKAS pedagogia zentroko kidea

Épisodes

Tous les épisodes

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined