Passer au contenu

XAN : COVID ondoko giroa eta nerabezaroa aipatzen dituen komikia sortu dute Emma eta Maialen Arestegui ahizpek

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

XAN liburuan, marrazki eta testuen bidez, COVID garaiko konfinamendua bizi den gazte baten bizia eta gogoetak aipatzen dira : historia unibertsala, nerabezaroari buruz

Emma eta Maialen Arestegui ahizpek XAN komikia sortu dute
Emma eta Maialen Arestegui ahizpek XAN komikia sortu dute © Radio France - Xexili Foix

Emma eta Maialen Arestegui ahizpak dira, Hazpandarrak.
Emmak komunikazioan lan egiten du, eta Maialenek ikusgarriendako jantziak sortzen ditu.

Elkar argitaletxeak antolatu sormen beka deiari erantzun zuten, eta Xan liburuaren proiektua presentatu zuten : ez zuten beka irabazi, bainan Elkarrek proposatu zien komikia argitaratzea.

Sormen prozesua lau eskutan

Emma eta Maialenek hautatu zuten konfinamendua eta nerabezaroa lotzea, gazte baten historia kondatzean.
Historia lerro nagusiak finkatu eta, Maialen hasi zen marrazkiak egiten, eta Emmak testuak gehitzen zituen.
Hazparneko euskaran idatzi dute.

Emma eta Maialen Arestegui ahizpek sortu duten XAN liburuaren kolore nagusiak, berde eta urdina dira
Emma eta Maialen Arestegui ahizpek sortu duten XAN liburuaren kolore nagusiak, berde eta urdina dira © Radio France - Xexili Foix

Erabaki dute testua eta marrazkiek historia eginen zutela, irudiek garrantzia dute, ainitz informazio emaiten baitute.
Kantu batzuen zatiak ere liburuan agertzen dira, XAN-en "playlist" bat bezala.
Maialenek berde eta urdin koloreak gehienbat erabili ditu : urdina, kolore hotza, depresioaren sinonimoa, eta berdea, esperantzaren kolorea.

XAN : gure munduaren ispilua

XAN, ikasketak hiri handi batetan egiten dituen gaztea, Baionarat itzultzen da, konfinamenduaren denboran.
Amaren etxerat itzultzen da, eta nahiz eta jendeen arteko topaketak murriztuak diren, lagunak ere ikusten ditu.

XAN gaztea da, nerabezarotik ateratzen da, helduen munduan sartzeko.
Galdera, duda, arrangura ainitz ditu, eta erantzunak bere baitan xekatzen ditu.
Jendartea, familia, lagun taldearen pisua sentitzten ditu, eta giro hortan, XAN aintzinatzen saiatzen da.

Gai ainitz jorratzen dira liburuan : nerabezaroa, nortasuna, (homo)sexualitatea, familia, lagunak, debekuak, trabak, ikasketak, sare sozialak...

XAN liburua deneri zuzendua da : gazte eta heldueri, lagun, buraso eta aitatxi eta amatxiei : XAN liburuak pausatzen dituen galderak familian aipatzen ahal dira, komunikazioa garatzeko abiapundua izan daiteke.

Emma eta Maialen Senpere eta Saran

Emma eta Maialen Aresteguik XAN liburua bi ekitaldi handitan presentatuko dute :

  • Martxoaren 30 eta 31an, Senpereko Inharrian antolatzen den ATXIK festibalean izanen dira. "Arno eta liburu konprometituen Azokan", liburua presentatuko dute eta sormen atelier bat animatuko dute (Martxoaren 31an).
  • Apirilaren 1ean, XAN liburua Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztuko dute, arratsaldeko 3etan.

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined