Passer au contenu

Régis Pocheluren zizelketen liburua hitzez apaindu du Itxaro Bordak

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Regis Pochelu hazpandarra harriarekin maitemindu zen XXI.garren mendearen hastapenean. Formakuntzak egin eta, lehen harriak 2004ean zizelkatu zituen : 20 urte horien bilduma liburu batean agertzen du

Régis Pochelu zizelkari hazpandarrak 20 urteko ibilbidea liburu batean agertzen du : "Hogoi urte, orain arte, berriz haste"
Régis Pochelu zizelkari hazpandarrak 20 urteko ibilbidea liburu batean agertzen du : "Hogoi urte, orain arte, berriz haste" © Radio France - Xexili Foix

Régis Pochelu artista da : harri puska batetik, forma arin, elegante, borobilak sortzen ditu.
Obra ttipiak, handiak, karrikan edo naturan zizelkatuak... Harria maite du, eta gehienetan, Larrungo hareharria erabiltzen du, edo Kantabriakoa, edo Pirineotakoa.
Harria biziarazten du, zizelkatuz, eta harria uhain, mendi, emazte, huntza, sua, ur, haize edo lur bilakatzen da.

Liburu bat, begientzat

20 urte hauek artista profesional gisa pasatu eta, Régis Pocheluk nahi izan du hatza bat uztea, egiten duen lana denekin partekatzea.
Horrela sortu zen liburuaren ideia : zizelketen xehetasunak eta argi jokoak erakusten dituzten argazki dotoreak eta obren arima, esentzia azpimarratzen dituzten hitzak.

Eric Poulin, Tom Duchange, Maite Hauser-Arrizabalaga eta régis Pochelu berak argazkiak egin dituzte.
Testuentzat, Régis Pocheluk emazteen laguntza galdetu du, eta Isabelle Aguirre, Virginie BAro eta Itxaro Bordak gomita onartu dute.

Régis Pochelu zizelkaria, Hazparneko elizapeko kriptan presentatzen duen 20 urteen erakusketan
Régis Pochelu zizelkaria, Hazparneko elizapeko kriptan presentatzen duen 20 urteen erakusketan © Radio France - Xexili Foix

Itxaro Bordak denbora Régis Pocheluren atelierrean, Lekorneko Garroa gazteluan, pasatu du : zizelketak begiratu, hunkitu, ferekatu ditu, harriaren indarra sentitu arte.
Hortik, lehen hitzak euskaraz idatzi ditu, eta ondotik, frantseserat itzuli ditu.
Itxaro Bordak Régis-en sensibilitatea eta obra horien misterioa, energia ongi islatzen ditu.

ZTK argitaletxeko Paxkal Indok liburuaren edizioa antolatu du.

Régis Pocheluren erakusketa

Martxoaren 30a arte, Régis Pocheluk 20 urte horien obra nagusiak Hazparnen presentatzen ditu : 7 obra handi eliza inguruan kokatuak dira, kanpoan, eta elizapeko kriptan, beste 20 bat obra.

Harrien koloreak, harriaren barnean diren zainak harrigarriak dira : erakusketan, obrak hunkitzen ahal dira, zizelak uzten dituen marka guztiak sentitzeko gisan.

Apirilaren 1ean, "Hogoi urte, orain arte, berriz haste" liburua Saran aurkeztuko dute, Idazleen Biltzarrean.

Urte osoan, Régis Pocheluren atelierra Lekorneko Garroa gazteluan idekia da.

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined