Passer au contenu

Mikela Untsain, erlezaina Azkainen : zertan da erlezaintza ?

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

2000tik Mikela Untsain erlezain profesionala da, Azkainen : tokiko Erle Beltzak hazten ditu, eta biltzen dituen ezti, propolia, polena, erregin jelada eta ezkoa zuzenki saltzen ditu, merkatuetan eta tokiko ekoizleen saltegietan

Mikela Untsain erlezaina da Azkainen : erle beltzak hazten ditu, eta eztia zuzenki saltzen du
Mikela Untsain erlezaina da Azkainen : erle beltzak hazten ditu, eta eztia zuzenki saltzen du © Radio France - Xexili Foix

Mikela Untsain azkaindarra da, etxean betidanik erleak ikusi ditu.
Lan desberdinetan ibili eta, erlezain izaiteko formakuntzak egin zituen, eta 2000 Azkainen erlezain profesional gisa instalatu zen.

Mikela Untsain, erlezain jantzietan, Azkainen
Mikela Untsain, erlezain jantzietan, Azkainen © Radio France - Xexili Foix

Hastapenetik, tokiko Erle Beltzarekin lan egitea erabaki zuen : erle hauek hemengo klimari egokituak dira, eta naturalki bertako erleak haztea erabaki zuen.

Erle beltzak, hemengo laborantxaren laguntzaileak

Erleak insektu polinizatzaileak dira : lorez lore ibiliz, landarez landare, polena garraiatzen dute, leku batetik besterat.
Laborantxan, ezinbestekoak dira, landare gehienek polinizazioa behar baitute, behar den bezala pusatzeko - zerealak, fruituak, barazki ainitz...

Erle Beltzak
Erle Beltzak © Radio France - Xexili Foix

Bestalde, erleek, landareak polinizatuz, bio aniztasunaren aberastasunaren mantentzea laguntzen dute.
Sasoinez sasoin, Mikelak erle kofoinak loreak diren lekuetarat eramaiten ditu ; akazia lore, brana, gereziondo, gaztainondoak diren guneetan uzten ditu, polena bil ditzaten.

Duela zenbait urte, Erle Beltza Euskal Herrian desagertzekotan zen, eta erlezain batzuek ERBEL sarea sortu dute, hemengo erleen babesteko, hobekuntza genetikoa garatzeko, erreginak sorrarazteko, eta erlezainen formatzeko.
Mikela Untsain ERBEL ekarteko kidea da.

Liztor asiatikoa, erleen etsai handiena

Joan den udatik, Mikelak erle kofoinen erdia galdu du, 200etatik 100etarat pasatu da.
Erleak hiltzen dira liztor asiatikoarengatik :

  • lore sasoinean, erle kofoinen atarian egoten baitira, erleak, beldurtuak, ez dira ateratzen ahal : ez baitute janari askirik biltzen, neguan kolonia hiltzen da
  • liztor asiatikoek erleak atakatzen dituzte, eta gehienak hiltzen dituzte

Liztor asiatikoa orain dela 20 urte gure eskualdean sartu da, animale mota inbasiboa da, berez, ez da hemengoa, eta gure herrietan ez du etsairik.

Liztor asiatikoen kopurua murrizteko, zepoak eman daitezke baratze eta balkoinetan, liztor erreginak harrapatzeko, udaberrian, eta urtean liztorrak.

Erlezaintza formakuntzak Azkainen

Mikela Untsainek erlezain profesional eta amaturrendako formakuntza eta ikastaldiak antolatzen ditu.
Partikular ainitzek erle kofoin bat, edo bi, edo lau, etxeko baratzean edo duten pentze batean eman nahi dituzte : Mikelak jakin behar den guztia erakusten ditu, teoria eta praktika uztartuz.

Mikela Untsain erlezainak formakuntzak antolatzen ditu, erlezain profesional zein amaturrentzat, Patinenean, Azkainen
Mikela Untsain erlezainak formakuntzak antolatzen ditu, erlezain profesional zein amaturrentzat, Patinenean, Azkainen © Radio France - Xexili Foix

Azkaingo etxaldean, formakuntza gela bat antolatu du : erleen bizia eta berezitasunak aurkezten ditu, erle kofoina nola egituratua den erakusten du, eta praktikarako, jendeak erle kofoinetarat eramaiten ditu.

Idoki elkartea eta salmenta zuzena

Mikela Untsain Idoki elkarteko kidea da : salmenta zuzena hautatu du, astean bi aldiz merkatuak egiten ditu, Azkainen eta Donibane Lohitzunen.
Ezti, erregin jelada, polena, propolia, ezkoa zuzenki saltzen ditu : bezeroekin lotura zuzena du, eta denbora har dezake, jendeekin mintzatzeko eta nola lan egiten duen esplikatzeko.

Mikela Untsain 
Patinenea
64 310 Azkaine
05 59 54 40 07
patinenea@gmail.com

Mikela Untsainek biltzen dituen eztiak : lorearen arabera, koloreak eta itxurak desberdinak dituzte
Mikela Untsainek biltzen dituen eztiak : lorearen arabera, koloreak eta itxurak desberdinak dituzte © Radio France - Xexili Foix

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined