Passer au contenu

Maider Cigarroa senpertarrak "Biran den lasaia" lehen diskoa gaur ateratzen du

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Maider Cigarroak bakarkako lehen diskoa Martxoaren 6 hontan atera du, Maider artista izenpean : pop goxo bezain elegantea, unibertso intimoa eta poesia ainitzekin

Maider Cigarroak lehen diskoa, bakarka plazaratu du, "Biran den Lasaia", MAIDER artista izenarekin
Maider Cigarroak lehen diskoa, bakarka plazaratu du, "Biran den Lasaia", MAIDER artista izenarekin © Radio France - Xexili Foix

Maider Cigarroa senpertarra da, eta gaztetik, musika giroan bizi da : kantatzen du, gitarra jotzen du, eskusoinua ere, eta 18 urte dituenetik, musika egiten du.
Hiru Soinu taldean kantuz aritu zen dotzena bat urtez, hiru disko atera zituzten, eta kkontzertu ainitz eman, Euskal Herri osoan. Esperientzia ederra, Hiru Soinurekin, Maider-ek ainitz ikasi baitu.

Gaur egun, Maider-ek Gurashow taldean parte hartzen du, Maguy Mirande, Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu eta Philippe Alborrekin.

Barneko gogoeta eta emozioak musikan eman

Maiderrek denbora hartu du, lehen diskoa sortzeko erabakia hartu arte : konfiantzan sentitu delarik, melodiak xekatzen hasi zen.

Maider : "Biran den lasaia" diskoaren azala
Maider : "Biran den lasaia" diskoaren azala - MAIDER

"Biran den Lasaia" diskoa prestatzeko denbora hartu du, kasik urte bat.
Maiderrek musikak sortu ditu, testu batzu idatzi ditu, eta beste batzu jende batzueri galdetu dizkie : horrela Kattalin Indaburu, Jon Maia eta Amets Arzallusek kantu testuak sortu dizkiote.

Beldurrak, dudak, hautuak, maitasuna, historia eta kultura.... gai ainitz kantatzen ditu, ahots zuzen eta eder batekin.

Biran den lasaia

Diskoak 13 kantu ditu, soinu dotorearekin grabatuak, Paxkal Etxepareren estudioan.
Musikariak dira Yannick Tellechea, Iban Larreboure eta Gorka Pastor, azken bi hauek, Zetak taldekoak.
Maiderrek lortu du nahi zuen musika sortzea, eta melodiekin, kantu bakoitzarekin harrapatzen gaitu.

"Biran den Lasaia" diskoaren lehen aurkezpena Senperen eginen du, Apirilaren 6an, Larreko gelan.

Maider - Zubia ( Official clip )

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined