Passer au contenu

Maialen Errotabehere : kantaria eta kinesiologia praktikatzailea

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Maialen Errotabehere kantari ezaguna da, emazteen eskubideen alde engaiatua, kantu kurtsoak emaiten ditu, Haizegoa gizon koroa zuzentzen du, eta 2024eko hastapenetik, "kinseiologia praktikatzaile" gisa Baionan instalatua da

Maialen, kontzertuan
Maialen, kontzertuan

Maialen gaztetik kantuz ari, Ezpela gazte koroan hasi zen, eta 21 urtetan, lehen diskoa, "Nere Mundua" atera zuen.
Arrakasta ederra bildurik, Maialenek denbora guztia musikan eman du.
Beste diskoak grabatu ditu, "Askatasunen Ibaia" (2007), "Biluzik" (2014), eta azkena, "Animus Anima", 2023an atera du.

Maialen-ek "Animus Anima" diskoa Hendaian, Gaztelu aretoan, aurkeztuko du, Martxoaren 8an, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari, 20,30etan.
Txartelak HEMEN erreserbatu.

Kinesiologia, gorputza eta burua berriz konektatzeko

Maialenek urte bateko kinesiologia formakuntza bat egina du, eta orain, praktikatzailea da : Baionan, astelehen eta ostegunetan, partekatua den gabinete batean jendeak errezebitzen ditu : mintzatu eta, definitzen dute zer den arazo nagusia, eta problema sortu duen emozioa xekatzen du, ikusteko nola orekatzen ahal den.
Konfiantxazko harremana pertsonarekin sortzen du, eta kinesiologia lagungarria izan daiteke kasu ainitzetan : konfiantza eskasa, gaizki bizi izan den dolua, dislexia, disortografia edo disfasia, loaren arazoak...

Maialenek teknika desberdinak baliatzen ditu, kinesiologia bainan ere magnetismoa edo radiestesia adibidez.
Kantaria izanik, Maialen-ek batzutan kantua baliatzen du, lasaigarria baita, eta askatzeko bide ona baita.
Formula bereziak proposatzen ditu, kantu kurtsoak eta kinesiologia lotuz.

Maialen Errotabeherek "Pilpira" sortu du, kinesiologia praktikatzeko
Maialen Errotabeherek "Pilpira" sortu du, kinesiologia praktikatzeko - Maialen

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined