Passer au contenu

Inesa de Gaxen pastorala

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Xarnegu lurraldea argitan "Inesa de Gaxen" pastorala horrekin, Bastidan ekainaren 15 eta 16an ikusgai izanen dena eta Bardozen irailaren 21 eta 22an.

Pantxika Urruty, errejenta eta Laurie Rolando, parte hartzaile bat
Pantxika Urruty, errejenta eta Laurie Rolando, parte hartzaile bat © Radio France - Ainhoa Altuna

Inesa de Gaxen, 16. mendean  Bastidan sortu emaztea da, bere bizian bi aldiz sorginkeriaz akusatua izan dena eta ondotik, desagertu egin zena. 
Emazte horren istoria, gaur egun oraindik ezaguna eta kontatua da, eta horregatik nahi izan du Pantxika Urrutik, bere inguruko pastoral bat egin. Pastoralaren idaztea, Itxaro Borda-ri manatu dio.

Xarnegu lurraldea, lurralde elebiduna

Xarneguko herrietan, euskaraz mintzatzen da jendea bainan ez bakarrik ; gaskoinera ere erabiltzen da eta haien nortasunaren partea da gaskoi kultura. Hori argitan emateko, "Inesa de Gaxen" pastorala, elebidunez proposatua izanen da.

Lau emanaldi izanen da : ekainaren 15 eta 16ean bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen. Txartelak ez dira oraindik salgai, berriak laster emanen dizkizuegu.

Dirua xekatzen dute

Halako proiektu baten montatzeko, dirua behar da, bistan da. Horregatik, norbaitek edo enpresa batek dirua eman nahi badu, aski du antolatzaileekin harremanetan sartzea : internetfacebook edo instagram orrialdeetan.

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined