Passer au contenu

HAIK Hazparne Aldeko Irakurle Klubak Amets Arzallus gomitatzen du, Martxoaren 30ean

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Elkarte berri bat sortu da Hazparnen : HAIK, Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba. Urtean 4 aldiz, topaketak proposatuko ditu, herriko mediatekan, idazle edo liburu baten inguruan

Txomin Hegi eta beste 3 lagunek HAIK Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba sortu dute
Txomin Hegi eta beste 3 lagunek HAIK Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba sortu dute © Radio France - Xexili Foix

21.garren mendean, jendeak gero eta guttiago irakurtzen du.
Euskal Herrian, fenomeno bera gertatzen da, alta, urte guziz, liburu ainitz argitaratzen da, euskaraz.

Horren aintzinean, Hazparneko lau lagunek - Jeanine Urruty, Nelly Challet, Pantxix Bidarte eta Txomin Heguy - Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba sortu dute.
Horren helburua da edozein jende -irakurle edo kuriosak - biltzea, liburu baten inguruan, zatiak irakurtzeko, eta iritziak eta oharrak trukatzeko.
Batzuetan, idazle bat ere gomitatuko dute.

Klubaren helburua ez da batere elitista, alderantziz ere.
Euskarazko liburuak partekatu nahi dituzte, eta zergaitik ez, gutti irakurtzen duteneri, liburuen zaletasuna piztu nahi lukete.

Lehen kalakaldia, Amets Arzallus-ekin

Martxoaren 30ean, larunbat goizeko 10etan, hitzordua Hazparneko Mediatekan emaiten digute.

Amets Arzallus bertsulari idazlea gomitatzen dute, klubaren lehen topaketan.
Amets Arzallus-ek "Miñan" liburua aurkeztuko du, eta present izanen den jendearekin solasean egonen da.

"Miñan" liburuan, Gineako Ibrahima Balde gaztearen ahozko lekukotasuna bildu du, eta idatziz, euskaraz, eman du.
Ibrahima Balde Gineatik migrazioaren bideetan ibili da, luzaz, desgertu zen anai gaztearen bila.
Bidai gogor eta luze horrek Euskal Herriraino eraman du, eta Irunen, Amets Arzallus ezagutu zuen : biel lotura azkarra garatu dute, eta Ametsek Ibrahimaren historia euskaraz ezagutarazi du.

HAIK Hazparne Aldeko Irakurketa Klubarekin harremanetan sartzeko, zatozte Hazparneko Mediatekarat !

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined