Passer au contenu
Publicité

Donapaleuko Ospitalak 10 urte : osasun eskaintza barnekaldean

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Donapaleuko Ospitalea sortu da 2013ko Maiatzean, eta kasik osoki arraberritua izan da 2016 eta 2019 bitartean : Nafarroa Behereko herritarrendako zerbitzu publiko garrantzitsua da

Euskal Magazina Donapaleuko Ospitaletik zuzenean, Amaia Prebendé erizain eta medikuntza orokorreko arduraduna, Garazi Etcheverria mediku anestesista eta Antton Araspin, kinea
Euskal Magazina Donapaleuko Ospitaletik zuzenean, Amaia Prebendé erizain eta medikuntza orokorreko arduraduna, Garazi Etcheverria mediku anestesista eta Antton Araspin, kinea © Radio France - Christine Ribeiro

Donapaleuko Ospitalak hartu du Sokorri klinikaren segida.
Euskal Kostaldeko Ospital Zentroko adar bat da.
Gaur egun, 234 langile profesionalak badira, horien artean 111 mediku, batzu Baionatik etortzen direnak, eta 32 Donapaleun denbora osoz ari direnak.
Ospitala 13 zerbitzutan antolatua da, eta 20 disziplina proposatzen ditu.

Urgentziak, medikuntza, kirurgia, ama eta haurraren etxea, irudi eta radio zentroa eta farmazia bertan daude.
Hemendik goiti, "dialisia" zerbitzua ere idekia sortuko dute,  bertako jendeak ez du gehiago Baionarat joan beharko, horren egiteko.

Artamenduen kalitatea eta hurbiltasuna uztartu

Medikuntza basamortuak aipatzen diren mementuan, Amikuzen alderantzizkoa gertatzen da : Donapaleuko Ospitalea handituz doa, eta pazienteek eskaintza gero eta zabalagoa dute.
Ainitz langile euskaldunak baitira, horrek jendea lasaitzen du, konfiantza gehiago emanez.

Donapaleuko Ospitalea
Donapaleuko Ospitalea - CHPB

Donapaleuko Ospitalean, 2022an :

  • 10 686 pertsona Larrialdietatik pasatu dira
  • 362 sortze izan da, Amategian
  • 19 638 sartze / ospitaleratze izan dira
  • 9175 pertsonek scanner bat pasatu dute
  • eta 2022ko Ekainan ideki duten IRM zerbitzutik, 2930 jende

Garapenak segituko du

Donapaleuko Ospitalak Dialisia zerbitzua eraiki eta idekiko du, eta aparkalekua ber antolatua izanen da, jende gehiago errezebitzeko gisan.

Ondoko urteetan, nahi lukete SMUR zerbitzu bat sortu (Erreanimazio eta Urgentziako zerbitzu ibiltaria), etxean istripu, bihotzeko edo AVC bezalako arazoak dituzten jendeak ahal bezain fite sokorritzeko.

Donapaleuko Ospitalaren ondoan, Amikuze eta Oztibarreko Osasunaren Etxea Abenduaren hastapenean ideki dute : egitura horrek mediku, ortofonista, kine, eta beste saileko profesionalak biltzen ditu.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined