Passer au contenu

AH ! Ahots Hutsez Maulen, Martxoaren 3an - Didier Lafitte Gogoan astea Donibane Lohitzunen

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Bi gomita Euskal Magazinean, biak kantuari lotuak. Ahots Hutsez taldeak kontzertua emanen du Korrika Kulturalaren kari, Maulen, Martxoaren 3an Donibane Lohitzunen, "Arrantzale Maitagarri" zen Didier Lafitte omenduko dute, aste hontan

Ahots Hutsez taldeak kotzertua emanen du Korrikaren alde, Martxoaren 3an, Maule gaineko elizan
Ahots Hutsez taldeak kotzertua emanen du Korrikaren alde, Martxoaren 3an, Maule gaineko elizan - Korrika

Euskal Herriko bozak

AH ! Ahots Hutsez taldea sortu da orain dela urte bat eta erdi.
Hontan, 5 kantari elkartu dira, Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen Bidart lapurtarrak, Claudine Arhantcet xiberotarra, Ander Barrenetxea gipuzkoarra eta Ibon RG bizkaitarra (gure gomita).

Sorkuntza eta poemak kantatzen dituzte, ahotsa eta musikari, melodiari lehentasuna emanez.
Martxoaren 3an, kontzertua emanen dute Maulen, gaineko elizan, 16etan.
Lehen partean, Pantxix Bidart eta Monsieur Gadou ariko dira Allande Oihenarten testu musikatuekin.

Arrantzale Maitagarri, Didier Lafitte gogoan

Filipe Laskarai gomita genuen, eta orain dela 50, 40 urte gure herrietan zen egoera politikoaz mintzatu gara.
Garaian, gazte batzu oldartu ziren, ikusiz euskara peko errekara zoala, lurraren espekulazioa gero eta handiagoa zen, eta "Herriak bizi behar du" lemapean, Iparretarrak taldea sortu zuten, 1973an.

Urtez urte, taldea antolatu zen, handitu zen, borroka armatua gogortu zen, militante batzu hilak edo preso ezarriak izan ziren, eta herritarren sustengua handia zen.
1974eko Martxoaren 1ean, poliziak atxilotu nahi zuen Gabi Mouesca militantea gidatzen zuen Didier Lafitte gaztea tirokatua izan zen, eta horrela hil zen.
Didier Lafitte Donibane Lohitzuneko gaztea zen, arrantzalea, eta Iparretarrak mugimendua laguntzeko inplikatu zen.

40 urte berantago, Didier-en Lagunek Didier Lafitten omenez aste bat antolatzen dute.
Guk taldeak Didier Lafitten omenez famatu egin zuen "Arrantzale Maitagarri" kantua berriz kantatuko dute.

  • Otsailaren 26an, astelehenez, 21etan : Donibane Lohitzuneko Select zinegelan, "Générations Autonomistes Basques" (Sylvie Garat-en filma) dokumentala, eta eztabaida.
  • Otsailaren 28an, asteazkenez, 20,30etan : Donibane Lohitzuneko Sardin Erretegian, mahain ingurua "1980ko gazteria eta gaurkoa"
  • Martxoaren 1ean, ostiralez, 19etan, Didier Lafitteri omenaldia Louis XIV plazan
  • Martxoaren 3an, ARRANTZALE MAITAGARRI Eguna : 11etan hitzordua Louis XIV plazan, Bost Axola taldearekin ondotik bazkaria Ziburun, eta 18etan, kontzertuak, Andoni Oilokiegi eta Kaxkatu taldeekin

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined