Passer au contenu

Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiarekin, kantu afari alaitua Heletan, Martxoaren 2an

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Azken bi urteetan pausan egon eta, Aguxtin Alkhat-ek kantu afaria animatuko du, Heletako Ezkaratza ostatuan, Martxoaren 2an, Kamila Zubeldiarekin batera : gaualdia Baigura ikastolaren alde antolatua da

Aguxtin Alkhat
Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat Armendaritzen sortu zen, musika eta bertsolaritzaren giroan : Ernest Alkhat, bertsolari famatua zen, bainan Aguxtinek musika eta gitarra hautatu zituen.
16 urtetan, lehen kantuak konposatzen hasi zen, folk, rock folk, pop folk moduan, eta hiru disko atera ditu, "Ihes egin" (2013, "Haizeen Meneko" (2015) eta "Hutsaren Hatsa" (2020).

Kontzertu aintz eman eta, pausan sartu zen 2022an, eta orain, berriz kantuz ariko da, gaualdi berezi batetan, Heletan

Kamila Zubeldia, musikari konplizea

Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia (Unama, Saioa...) aspaldiko lagunak dira, bizian, eta musikan.
Baigura ikastolak galdeginik, biek onartu dute kantu afaria animatzea, eta hortarako 80 kantu herrikoi landu dituzte, publikoarekin kantatzeko.

Hitzordua Heletako Ezkaratza ostatuan, Martxoaren 2an, 19etatik goiti (xehetasunak : 06 71 03 79 17)

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

55 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined