Passer au contenu

23. KORRIKA Baionan bukatuko da, Martxoaren 24ean !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

AEK-k bi urte guziz antolatzen duen KORRIKA, Baionan bukatuko da, Martxoaren 24ean : 2700 kilometroz Euskal Herria zeharkatu eta, milaka korrikalari espero dira, hots, 30 000 bisitari

23. KORRIKA Baionan bukatuko da, Martxoaren 24ean, besta handi batekin
23. KORRIKA Baionan bukatuko da, Martxoaren 24ean, besta handi batekin - KORRIKA

KORRIKA ekitaldi erraldoi bezain herrikoia da : 11 egunez eta 10 gauez, milaka herritar bideetan txandakatzen dira, lekukoa eskuz esku pasarazteko.

23. KORRIKA Nafarroa Beherean
23. KORRIKA Nafarroa Beherean - KORRIKA

Korrikak helburu desberdinak ditu : euskara bide guztietan agertzea, eta euskaltegietan euskara kurtsoak helduentzat antolatzen dituen AEK elkartearen sustengatzea, diru sartzea segurtatuz.

23. KORRIKAren azken kilometroak, Baionan

KORRIKA Lapurdin sartuko da Saratik, Martxoaren 24ean, goizeko 5etan. Hortik, Ahetze eta Miarritzerat joanen da, eta gero, Baionalderat.
Goizean, 30 bat kilometro eginen dira Baiona, Hiriburu eta Mugerren, eta azken kilometroa, AEKrena, Santizpirituko zubitik herriko etxeraino joanen da.

Amikuzen, Euskal Herria Zuzenean elkartearen KORRIKA kilometroa
Amikuzen, Euskal Herria Zuzenean elkartearen KORRIKA kilometroa - KORRIKA

Baionako Herriko Etxeko balkoitik, lekukoaren barnean den mezua irakurriko du idatzi duen pertsonak, eta ekitaldia bukatuko da AEKren hitzartzearekin.
Ondotik, besta handia izanen da, Baiona Handian eta Baiona Ttipian.

Euskal giroa Baionan

Baionako karrikak jendez  eta euskaraz beteko dira, HARRO HERRI lemapean.

Hiru kontzertu gune antolatuko dira, Merkatu plazan, Patxa plazan, eta San Andres plazan.
Korrikalariek euskal taldeak entzuteko parada izanen dute : Ibil Bedi, frikun, Bilabal, Anje Duhalde, Xutik, Xiberoots, SFM, TOC, Haira, Zetkin, Nakar, Kuma No Motor, AKTS...
Karriketan, musika taldeak ere ibiliko dira, Kuxkuxtu, Ixtaklok, Patxi eta Konpainia, Topatopia Batukada, Patxaranga...

23. KORRIKA Pagolatik pasatu da : maskaradako kauterek lekukoa hartu dute
23. KORRIKA Pagolatik pasatu da : maskaradako kauterek lekukoa hartu dute - KORRIKA

Roland Barthes plazan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sasi ardi zikiroa segurtatuko du (txartelak HEMEN salgai).
Plaza berean, Haurren Xokoan, Bernat Etxepare lizeoko ikasleek, Oreka zirko eskolak eta GAIA elkarteak animazioak proposatuko dituzte, eta arratsaldeko 4etan, PONTX Pailazoak "Gelara" ikusgarri berria aurkeztuko du.

KORRIKAren azken eguna : informazio praktikoak

Euskal Herriko xoko guztietatik etorriko diren autoak Ametzondoko aparkalekuan bilduko dira, eta Ametzondotik Baionaraino, joan jinak eginen dituzten autobusak 15 minuta guziz abiatuko dira.

Egun osoan zehar, TXIK TXAK sareko T1 eta T2 lineak ibiliko dira, 0:30ak arte.
Hendaiatik etorriko direnentzat, L3 linea hartu beharko da.

Orotarat, 800 laguntzaile Korrikaren azken egunean mobilizatuak izanen dira, eta lan txanda batzu oraindik bete behar dira : interesatuak bazarete, harremanetan sar zaitezte KORRIKArekin.

23. KORRIKA Xiberotik pasatu da : XIBEROOTS taldeko kideek kilometro bat alaitu dute. Baionako besta handian, MArtxoaren 24ean, kontzertua emanen dute
23. KORRIKA Xiberotik pasatu da : XIBEROOTS taldeko kideek kilometro bat alaitu dute. Baionako besta handian, MArtxoaren 24ean, kontzertua emanen dute - KORRIKA

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined