Passer au contenu
Publicité

Sebastien Gonzalez azkaindarrarekin, Txopinondo bilakatzen da BERRI sagarnotegia

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

1998tik 2013rat pilotari profesionala izan eta, Sebastien Gonzalez enpresaria bihurtu da, sorterrian, Azkainen : GS Taloak enpresa sortu eta, 2024an, Txopinondo sagarnotegiaren segida hartzen du, BERRI sagarnotegia izendatuz

Sebastien Gonzalez azkaindarra pilotari txapeldun handia izan da : 2012an, GS Taloak enpresa herrian ideki zuen, 2024ean, Txopinondoren segida hartzen du
Sebastien Gonzalez azkaindarra pilotari txapeldun handia izan da : 2012an, GS Taloak enpresa herrian ideki zuen, 2024ean, Txopinondoren segida hartzen du © Radio France - Xexili Foix

Sebastien Gonzalez pilotari ospetsua izan da 15 urtez : Azkainen lehen pilotak gaztetan hunkitu bazituen ere, profesional gisa Euskal Herriko trinket eta frontoi guztietatik pasatu zen, goi mailan aritu zelarik.
1997an, munduko txapelduna da, trinketean, 22 urtez petikakoen sailan.
1998an, munduko txapelduna da, Mexikon.
Urte berean, profesional gisa hasten da, lehen pro partida Azkainen jokatuz, 1998ko Abenduaren 4ean.
2009an, Sebastien Gonzalezek Lau't'erdiko txapelketa irabazi zuen, Juan Martinez de Irujo garaituz, 22 eta 18.
2010ean, binazkako txapeldunordea izan zen.

Pilota profesionalki jokatzen zuen denboran, Sebastien Gonzalez ondokoari pentsatzen hasi zen.
Besta batean talo txar bat jan eta, taloen enpresa bat sortzeko ideia etorri zitzaion : nehork ez bazuen hontan sinisten ere, Gonzalezek GS Taloa enpresa sortu, garatu du eta gaur egun 10 langile enplegatzen ditu.

GS Taloak eta sagarnotegia, euskal ohiturak Azkainen atxiki

Sebastien Gonzalez Azkaine sorterriari atxikia da.
Horrela, jakin zuelarik Txopinondo sagarnotegi famatua sortu zuen Dominic Lagadec-ek erretreta hartzen zuela eta lekua salgai zela, harremanetan sartu dira, eta adostu eta, Sebastien Gonzalez-ek Txopinondoren segida segurtatuko du.
Izena aldatuko da, Martxoaren 14ean, estreinaldi ofizilaren kari : BERRI Sagarnotegia deituko da.

BERRI sagarnotegia : ongi jan, ongi goza

Berri Sagarnotegia idekia izanen da ostegunetik larunbaterat eguerdi eta gauez, eta igandetan eguerdiz.
Bakailu moleta, txuleta, intxaur eta gasna, txotxetik sagarnoa....
Giro euskalduna biziarazi nahi du, kalitatezko produktuak proposatuz.

Sebastien Gonzalez-ek hartzen duen BERRI sagarnotegiaren logoa
Sebastien Gonzalez-ek hartzen duen BERRI sagarnotegiaren logoa - BERRI Sagarnotegia

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined