Passer au contenu
Publicité

Robert Larrandaburu "Pipas" : Xiberoan VTT ibilbideak prestatzen dituzte

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Robert Larrandaburu "Pipas" Larrainen sortu eta handitu da, Xiberoko mendien artean : gaztetik, mendizalea da, mendi gailur handiena igo du, eta gaur egun, mendi gida eta VTT erakaslea da

Herrien elkargoarekin, Robert Larrandaburu eta lagun batzuek VTT ibilbideak antolatzen dituzte, eta seinaletika prestatuko dute, udazkeneko
Herrien elkargoarekin, Robert Larrandaburu eta lagun batzuek VTT ibilbideak antolatzen dituzte, eta seinaletika prestatuko dute, udazkeneko - Robert Larrandaburu

Robert Larrandaburu goi mendizalea da, eta Xiberoako ospetsuena !
Gaztetik Xiberoan ibiltzen da, berantago goi mendian ibiltzen hasi zen lagun batzuekin, eta zaletasun hunek mendi gorenenetarat eraman du.
8000 metro baino gehiagoko altuera duten 3 gailur igo ditu : Gasherbrum II (8035 m), Shishapangma (8027 m) eta munduko gorena, Everest (8849) m).
Everest igo zuen Fred Lafittekin baterat, 2002ko Maiatzaren 17an.
Euskal Herriko Mendizaleen Federazioko kidea da.

Robert Larrandaburu "Pipas" eta Fred Lafitte, Everest-en gailurraren punttan, 2002ko Maiatzaren 17an
Robert Larrandaburu "Pipas" eta Fred Lafitte, Everest-en gailurraren punttan, 2002ko Maiatzaren 17an - Robert Larrandaburu

Robert Larrandaburuk lotura estua du goi mendiarekin, gaur egun mendi gida da, eta VTT erakaslea ere.
Lagun taldeendako mendi egonaldiak antolatzen ditu, Pirineoetan, Marokon edo Nepalen.

Mendia oinez edo VTTz gozatu

Robertek liburu desberdinak idatzi ditu, azkena "Xiberoako Xendak" (SUA argitaletxean) : hontan, 59 ibilbide eta 35 gailur aipatzen ditu.

VTT erakaslea izanik, azken hilabete hauetan, lan berezi bat betetzen du, Herrien elkargoarekin baterat, Xiberoako mendiko bizikleta ibilbideak definitzeko eta antolatzeko.

Robert Larrandaburu VTTz
Robert Larrandaburu VTTz - Robert Larrandaburu

Mendiz mendi ibiltzen da, bizikletez, bide segurrak begiztatzeko, eta puliko zabalarentzat behar den bezala seinalatzeko.
Skian egiten den bezala, zailtasun mailak definituko dituzte, errexenetik zailenaraino.
Lehen ibilbideak udazkenean estreinatuko dituzte.

Laster, beste liburu bat aterako du : "Atlantikotik Mediterraneoaraino VTTz".

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined