Passer au contenu
Publicité

MINTZA ! joko emankizun berria Kanalduden

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Aldudarrak Bideo elkarteak Kanaldude herri telebista 1997an sortu zuen, modu parte hartzailean. Kirol eta kultur ekitaldiak zuzenean proposatzen ditu, baita ekoizten dituen emankizunak : azkena, MINTZA, joko dibertigarria da

Kanaldude herri telebistak sortu duen MINTZA joko dibertigarria aurkezten duten Xabaltx eta Iban Rusiñol
Kanaldude herri telebistak sortu duen MINTZA joko dibertigarria aurkezten duten Xabaltx eta Iban Rusiñol © Radio France - Xexili Foix

"Kantuen Kontrabandista" dokumentalen ondotik, 2021ean, Xabaltxek Kanalduderi beste proiektu bat aurkeztu zion, MINTZA emankizunarena.
Ideia sinplea da : mus txapelketa da, Euskal Herriko 7 herrialdeak eta diaspora ordezkatzen dituzten 8 ekipekin, musean lehiatzen dira, eta erreportaien bidez, bizi diren lekua eta giroa agertzen dituzte.

Mintza, hor daga, kanta : mus jokoa proiektuaren erdian

Mus jokoa Euskal Herri osoan preziatua da : MINTZA emankizunean, mahain berezi bat sortu dute, publikoak lau muslarien kartak ikus ditzaten.
Animatzailea den Xabaltxek partida komentatzen du, Frantziako Mus Federazioko lehendakaria den Ttotte Elguekin.

Ekipek hautatu duten elkartearen alde ari dira muslariak : finala irabaziko duen pareak 3000 euro eskuratuko ditu, sustengatzen dituen elkartearen alde, eta bigarrenak, 1500 euro.

Lehen 4 ataletan, Euskal Herria eta Paueko eskualdeak presentatuko dira : Amaia Castorene eta Iban Rusiñolek erreportaiak egin dituzte, Lapurdi, Nafarroa Beherean, Xiberoan, Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, eta Paueko euskal diasporan.

Azken ataletan, mus jokoaren araudiak eta historia erreportaietan kondatuko dituzte.

MINTZA saioa, Kanalduden zuzenean edo nahieran

MINTZA telebista jokoa asteazken gauetan zabaltzen dute, 20,30etan.
Huts egin dutenek ikus dezakete "nahieran", KANALDUDE webgunetik pasatuz.

Kanaldude herri telebista "box"en bidez ere ikus daiteke
Kanaldude herri telebista "box"en bidez ere ikus daiteke - Kanaldude

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined