Passer au contenu
Publicité

Maiatzaren 12an Senperen ospatuko den HERRI URRATS prestatzen da !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Herri Urrats elkartea 1984ean sortu zen, ikastolen sustenguz, urte guziz besta herrikoi handia Senpereko lakuan antolatzen du, eta aurten, 41.garren edizioa leku berean ospatuko da, Maiatzaren 12an

Herri Urratsen 41.garren edizioa Senperen ospatuko da, Maiatzaren 12an, "Ortzadarra" lemapean
Herri Urratsen 41.garren edizioa Senperen ospatuko da, Maiatzaren 12an, "Ortzadarra" lemapean - Herri Urrats

SEASKA Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak gaur egun 39 ikastola kudeatzen ditu, eta 4300 haur eta gazte euskaraz eskolatzen ditu.
1984ean, lehen kolegioa sortzeko diru zama handia atxemaiteko, "HERRI URRATS" besta asmatu zuten : Senpereko lakuaren inguruan, musika, dantza, kontzertu guneak eta ostatuak kokatu zituzten, eta lehen edizioak 10 000 jende bildu zituen.

Joaldunak Herri Urratsen
Joaldunak Herri Urratsen © Radio France - Xexili Foix

Urtez urte HERRI URRATS handitu da, egituratu da, eta euskal kultur topaketa egun handia bilakatu da.
Herri Urratsek 3 helburu nagusi ditu :

  • Seaskarendako sustengu ekonomikoa segurtatu
  • Jendarteari ikastolak ezagutarazi
  • euskararen aldarrikapena, eguneroko bizian eta sail gztietan

"Ortzadarra" lema 2024ean

COVID konfinamenduaren ondotik, "Itzulera" ospatu zen 2022an.
2023an, "Urratsak Zubi" lemapean, Herri Urrats euripean ospatu zen, uholdeak eta euri erauntsien giroan : jende ainitz bildu zen, bainan denen seguritatea segurtatzeko, gune bakar batean egin zen besta.

Herri Urratsen, kontzertu gune desberdinak badira, Senpereko lakuaren inguruan
Herri Urratsen, kontzertu gune desberdinak badira, Senpereko lakuaren inguruan - Seaska

2024ean,  "euriaren ondotik eguzkia" ideiarekin, Ortzadarraren sinboloa hautatu dute : zubi forma izanik, jendeen arteko lotura ere sinbolizatzen du.

Aurten Herri Urratsen bildu den dirua Beskoitzeko ikastolaren eraikitzeko proiekturat joanen da.

"Hor gaude", Neomak taldearen kantua

Neomak taldeak 2023ko Herri Urratsen parte hartu zuten, bainan euriak kontzertuak zinez trabatu zuen : Neomak taldeko emazteek hitzeman zuten Herri Urrats sustengatzeko prest zirela, eta horrela, "Hor Gaude" kantua sortu dute, 41.garren ediziorako.

Herri Urratsen programa osoa Apirilaren erditsuan aurkeztuko badute ere, segur Neomak Senperen ikusteko parada izanen dugula.
Bestalde, Herri Urrats maketa lehiaketa irabazi duen Lakuntzako MUGA ZERO nafar taldeak ere parte hartuko du.

Berrikuntzetan, Gipuzkoa gunean, euskal musika berriei dedikatua izanen den eszena bat kokatuko dute, elektro, rap, hip hop musikentzat.

HOR GAUDE - NEOMAK (Herri Urrats 2024)

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined