Passer au contenu
Publicité

KORRONTZI Urruñan, Martxoaren 17an, ikastolen alde

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko burasoek kontzertu handia Urruñan antolatzen dute, KORRONTZI gomitatuz : giro dantzagarria eskainiko dute, Iturbidea gelan

Korrontzi taldeko sortzailea den Agus Barandiaran trikitilaria, kontzertuan, dantzariekin
Korrontzi taldeko sortzailea den Agus Barandiaran trikitilaria, kontzertuan, dantzariekin - KORRONTZI

Urruñako ikastola 1995ean sortu zen, 2001etik gaurko egoitzan kokatua dago, eta 2011an, handitu zuten.
Gaur egun 90 bat familia biltzen ditu, eta 110 bat haur.

Piarres Larzabal kolegioa Ziburun dago, aurten 20 urte betetzen ditu.
Seaskak ideki zuen bigarren kolegioa zen, Kanboko Xalbador kolegioaz gain. Gaur egun Seaskak 5 kolegio ditu.

Urte guziz, ikastoletako Besta taldeko burasoek kontzertu handi bat antolatzen dute, ikastolen alde.
Gipuzkoa Goierriko ikastolek ekitaldia sustengatzen dute, Urruña eta Goierri arteko loturak aspalditik azkarrak baitira.

Korrontzi taldea zuzenean

Aurten, Urruñako ikastola eta Piarres Larzabal kolegioaren alde, Korrontzi kantuz ariko da.

Taldea 2004ean sortu zuen Agus BArandiaran trikitilariak.
Folk melodiak eta doinu herrikoiak nahasten dituzte, kutsu modernoa emanez.
Korrontzi Euskal Herrian famatua da, eta munduan zehar ibiltzen da ere, festibalez festibal.

Korrontzi taldeak aurten 20 urte betetzen ditu, joan den Abenduan "20" izeneko disko bikoitza atera dute, lagun ainitz gomitatuz.

Urruñan, diskoa aurkeztuko dute, eta oholtzan, dantza talde bat ere ariko da.

Ikastoletako gazteak ere oholtzan

Ohitura den bezala, aurten ere Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko gazteek ekitaldian parte hartuko dute.
Azken aste hauetan, kantu, dantza eta musika errepikak antolatu dituzte, eta kontzertuaren lehen partea segurtatuko dute.

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko gazteek  Korrontzi taldearen kontzertua Urruñan aurkezten dute
Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko gazteek Korrontzi taldearen kontzertua Urruñan aurkezten dute - Piarres Larzabal Kolegioa

Hitzordua Urruñako Iturbidea gelan, Martxoaren 17an, igande arratsaldeko 4etan.
Kontzertuaren ondotik, talo jatea eta erromeria, Kuxkuxtu Txarangak alaiturik.

Txartelak aintzinetik salgai dira, 12 eurotan, Pausuko Xaia ostatuan eta Urruñako Dongaitz trinketean.
Kontzertuaren sartzean, txartelak 15 eurotan salduko dira.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined