Passer au contenu
Publicité

KORRIKA : Hendaiako AEK mobilizatua, Azterketak Euskaraz elkartea, ohoratua

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

23.garren KORRIKA Irundik abiatu da Martxoaren 14 hontan, 10 egunez eta gauez, Euskal Herria zeharkatuko du, lekukoa eskuz esku pasatuko da, eta Baionan bukatuko da Martxoaren 24ean. Korrikan, AEKko euskaltegiak mobilizatuak dira, eta Azterketak Euskaraz kolektiboa argitan emanen da

Korrika, 2700 kilometrako lasterketa handia da, bi urte guziz Euskal Herria zeharkatzen duena, euskara kurtsoak helduei emaiten dizkien AEK  elkartearen alde
Korrika, 2700 kilometrako lasterketa handia da, bi urte guziz Euskal Herria zeharkatzen duena, euskara kurtsoak helduei emaiten dizkien AEK elkartearen alde - KORRIKA

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) da KORRIKAren sortzaile eta antolatzailea.
Urtean zehar, AEK euskaltegietan, 18 urte baino gehiago duten jendeek euskara klaseak segi ditzakete, egunean edo gauean.
AEK-k kurtsoak emaiten ditu, giro serios eta alaiean.
Edozein adinean has daiteke, zerotik, eta euskara ulertzen dutenek alfabetizazio kurtsoak segi ditzakete.

KORRIKA, euskaldun zahar eta berrien topaketa

Hendaiako euskaltegian, 70 bat ikasle dituzte, Hendaia, Urruña eta Biriatun : Euskal Herrian sortuak bainan kanpotik etorri jendeak badira, adin guztietakoak.

Azken aste hauetan, 23. KORRIKA prestatzen dute, Hendaian parte hartzeko, eta horietarik ainitz Baionarat etorriko dira, azken kilometroentzat, Martxoaren 24ean.

Azterketak Euskaraz kolektiboa, ohoratua

KORRIKA bakoitzean, euskararen alde lan handia egiten duten jende edo egiturak ohoratzen dira.
2022an, Pirritx eta Porrotx pailazoak hautatuak izan ziren, eta 2024ean, Azterketak Euskaraz kolektiboa izanen da.

Kolektibo hontan biltzen dira Etxepare lizeoko ikasle, erakasle eta burasoak, baita kolegioetakoak ere.
Horien aldarrikapen nagusia sinple da : azterketak euskaraz pasatu nahi dituzte, hots brebeta kolegioan, eta baxoa lizeoan.

Martxoaren 24ean, kamiseta berdez jantzirik, Baionan KORRIKAren heltzean izanen dira.

Azterketak Euskaraz kolektiboak galdegiten du gazteek brebeta euskaraz pasa dezaten
Azterketak Euskaraz kolektiboak galdegiten du gazteek brebeta euskaraz pasa dezaten - Azterketak Euskaraz

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined