Passer au contenu
Publicité

Etcharry zentroko gazteek arazo psikikoei buruzko dokumental bat prestatzen dute

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Etcharry formakuntza zentroak osasun eta sozial mailako ikasketak proposatzen ditu, Uztaritzen : heitzaile berezituak formatzen ditu, hiru urtez. Lehen urteko 7 ikasleek proiektu bat lantzen dute : nahasmendu psikikoak dokumental batean aipatu nahi dituzte

Txomin Mlharin eskolatua da Uztaritzeko Etcharry zentroan, alternantzian : arazo psikikoak ezagutarazi nahi dituzte, publiko zabala hunkitzeko gisan
Txomin Mlharin eskolatua da Uztaritzeko Etcharry zentroan, alternantzian : arazo psikikoak ezagutarazi nahi dituzte, publiko zabala hunkitzeko gisan © Radio France - Xexili Foix

Etcharry zentroa 1963an sortu zen, Etxarrin, Donapaleu ondoan.
Hastapenean, laborariendako formakuntza teknikoak segurtatzen zituen, berantago, emazteendako formakuntzak plantan eman zituzten, eta pixkanaka, sozial eta osagarri arloan ere garatu dituzte.
Gaur egun Etcharry zentroa Uztaritzen kokatua da, Landagoienen.

300 bat ikasleek Etcharry zentroan 3 urteko formakuntza egiten dute : horietarik ainitz "hezitzaile berezituak" izanen dira, bainan ere sozial animatzaile, familia laguntzaile, familia bitartekari, begirale hezitzailea...

Nahasmendu psikikoak argitan eman

Lehen urtean diren 7 ikasleek erabaki dute filme dokumental bat egitea, eritasun eta arazo psikikoak hoebki ezagutarazteko.
Ohartu dira jendeak ez duela desberdintzen alde psikikoa eta alde psikiatrikoa, eta arazo psikikoak (bipolaritatea, eszkizofrenia, depresioa, melankolia...) ez dituztela ezagutzen, edo aurre-iritzi ainitz dituztela.

Dokumental bat sortu nahi dute, langile profesionalak eta elkarteeri hitza emanez, baita eri diren jendeeri, eta mundu hau ezagutzen ez duteneri.

Diru bilketa, filme proiektua gauzatzeko

Filme dokumentala sortzeko, diru bilketan ari dira.
Zaila zaie buxeta bat finkatzea, ez dakite oraindik filma 30 minuta edo oren batekoa izanen den, bainan filme egilea hautatu dute, Alain Benesty izanen da.

Proiektua sustengatzen ahal da LEETCHI plataforman diru bilketan parte hartuz : PLEIN LA TÊTE.
Instagram kondu bat ere ideki dute : PLEIN LA TÊTE.

Bestalde 7 ikasleak usu Baionako CAFECITO ostatuan (Euskaldunen karrika, 19) elkartzen dira, bertan ere informazioa atxemanen duzue.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined