Passer au contenu
Publicité

"Esnatzean", URTZ taldearen disko berria

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

URTZ taldea sortu zen Pasaian, 1988an : 35 urte berantago, rock musika sortzen eta zabaltzen segitzen du, eta joan den Azaroan plazaratu duen "Esnatzean" diskoa herriz herri presentatuko du : Xabi Camarero kantariarekin, Urtz taldearen aktualitateaz mintzatu gara

Urtz taldeak "Esnatzean" diskoa kontzertuan presentatuko du, 2024ean
Urtz taldeak "Esnatzean" diskoa kontzertuan presentatuko du, 2024ean - URTZ

Eskolako lagun batzuek URTZ rock taldea 1988an sortu zuten. Hastapenetik, rock musika oinarritzat hartuz, melodia biziak edo lasaiak, abesteko eta dantzatzeko kantuak sortu dituzte.
10 urteko pausa bat hartu dute (2003-2013), bainan 35 urtez, taldeak musika munduan segitzen du, arrakasta eder batekin.

Esnatzean, Urtz taldearen esentzia agertzen duen diskoa

Urtz taldearen musika entzutean, berehala Urtz dela nabaritzen da : musika kolore berezia dute, eta Xabi Camareroren ahotsak berotasuna ekartzen du, eta energia ainitz ere.
Taldeak 9 disko atera ditu, azkena, joan den Azaroan plazaratu dute, rock indartsuarekin, bainan sensibilitate fin bat ahantzi gabe.
Esnatzean diskoan, 7 kantu berri, bikain, eta gure mundua aipatzen duten testuak : maitasuna, beldurra, askatasuna, ekologia... gai ainitz kantuetan aipatzen dira.

Urtz taldea
Urtz taldea - URTZ

Gaur egun, Urtz taldean, 4 kide dira : hastapenetik kantuz eta gitarra jotzen duen Xabi Camarero, eta azken urte hauetan sartu diren Dani Vicente gitar jolea, Jorge Sanchez baxuan, eta Ander Hurtado de Saratxo baterian.

"Esnatzean" kontzertu bira handia

Urtz taldeak bira hasia du Abenduan, eta 2024ean, herriz herri, gelaz gela, plazaz plaza, Esnatzean diskoa publikoari zuzenean presentauko dio.

Apirilaren 13an, Urtz Xiberoan ariko da, Hokiko bestetan.
Eta Apirilaren 20an, Urtz Baionan izanen da, Magneto gelan, lehen partea MURGI taldeak segurtatuko duelarik (txartelak HEMEN erreserbatu).

URTZ "Ez Etsi" (Videoclip)

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined