Passer au contenu
Publicité

Cassin lizeoak bere ikusgarria antolatzen du

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Urte guziz, René Cassin lizeoko musika saileko ikasleek ikusgarri bat montatzen dute eta aurten, Frantses Iraultza argitan emanen dute.

Cassin lizeoko Ainhoa Barron ikaslea eta Marie Labadie irakaslea
Cassin lizeoko Ainhoa Barron ikaslea eta Marie Labadie irakaslea © Radio France - Ainhoa Altuna

Komedia musikaletaz maitemindua da Ainhoa Barron, donibandarra. Horregatik, lizeora joateko momentuan, Baionako René Cassin lizeoa hautatu du. Izan ere, bertan, musika sail berezi bat bada, eta batez ere, komedia musikalak lantzen dituen bat. Astean hainbat orduz, arte hori lantzen dute eta proiektuak montatzen. Horretan sartzen da "Révolution".

2023ko uztailean, sail berezi horreko ikasle eta irakasle guziak elkartu dira, 2024ko proiektuaren sortzeko. Aski fite atera da, "1789, les Amants de la Bastille" komedia musikalaren hautua. Hortaz, sartzetik goiti eta ikasturte osoan zehar, musikal hori landu, bermoldatu, berridatzi eta montatu dute. 
Lizeoko beste ikasleek ere parte hartzen dute ; arte plastiko sailean diren ikasleek leku irudikapena sortzen dute, zinema sailekoek filma eta bolondresek, teknikari bilakatzen dira.

"Révolution" ikusgarria, 2024ko apirilaren 11 eta 12an emana izanen da Baionako Michel Portal antzokian, eta zuen tokiak jadanik hartzen ahal dituzue, HelloAsso webgunetik pasatuz. Jakin behar da ere, ikusgarriaren filma, ikusgai izanen dela berantago, lizeoaren Youtube katean
Horra ikusgarriaren ‘trailer’-a :

Trailer "Révolution" - Section Musique Lycée Cassin Bayonne - printemps 2024

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined