Passer au contenu
Publicité

23. KORRIKA zuzenean Izpegiko lepotik

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

23. KORRIKA Irundik abiatu da, Martxoaren 14ean, eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoa zeharkatu eta, Martxoaren 15ean, eguerdi partean, Nafarroan sartu da, Izpegiko lepotik : Marga Berra Zubieta lankidea bertan zen, giroa zuzenean partekatzeko

23. KORRIKA Baigorritik pasatu da, Martxoaren 15ean, eguerdi aldean
23. KORRIKA Baigorritik pasatu da, Martxoaren 15ean, eguerdi aldean © Radio France - Fred Fleurot

23. KORRIKA 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herrian zehar ibiliko da : kilometroz kilometro, euskararri buruz mezua duen lekukoa esku esku pasatuko da, helmugaraino, Baionan, Martxoaren 24ean.

Korrikalariek bizkarreko koloretsua janzten dute
Korrikalariek bizkarreko koloretsua janzten dute © Radio France - Fred Fleurot

Ekitaldi erraldoi bezain herrikoia da, bi urte guziz AEKk antolatua : helburua da euskara karrikan ateratzea, euskara euskaldunen hizkuntza dela aldarrikatzea, eta helduendako euskara kurtsoak segurtatzen dituen AEKri diru sartzeak segurtatzea.

Izpegiko lepoan, jende ainitz

KORRIKA Lapurdin sartu zen atzo, Hendaiatik, eta Nafarroa Beheretik Nafarroarat joan da, Izpegiko lepotik.
Ikurriñak, nafar ikurrak, banderolak, kamiseta koloretsuak, musikaren erritmoan Izpegiko patarra igo dutenak ainitz ziren, gazte eta zahar, familian, lagunen artean, elkarte batekin.

Orain, KORRIKAk bidea segituko du, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaitik, berriz Gipuzkoarat, Martxoaren 24ean, Lapurdirat itzuliko da, Saratik (goizeko 5etan), eta azken kilometroak Baionan eginen dira.
KORRIKA zuzenean segi ezazue KORRIKA aplikazioaren bidez, edo web gunetik.

Urdin Euskal Herri Irratia KORRIKAren partaidea baita, Martxoaren 24ean, emankizun berezia zuzenean proposatuko dizuegu, 11:00etatik 13:00etarat.

Korrika Baigorritik pasatu da
Korrika Baigorritik pasatu da © Radio France - Fred Fleurot

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined