Passer au contenu
Publicité

23.KORRIKA prestatzeko garaia da !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

1980tik, bi urte guziz, Euskal Herria KORRIKAren erritmoan bizi da, euskara kurtsoak helduei emaiten dizkien AEK elkartearen alde : 11 egunez, 10 gauez, jendea lasterka ibiliko da, Martxoaren 14tik 24erat, Irundik Baionarat, 23. edizioaren kari

2022an 22.garren KORRIKA Baionatik pasatu zen
2022an 22.garren KORRIKA Baionatik pasatu zen - AEK

AEK elkarteak KORRIKA sortu zuen, dirua biltzeko, AEK elkartea sustatzeko, eta eguneroko funzionamendua urtez urte segurtatzeko.

Denborarekin, KORRIKA ezinbesteko ekitaldi herrikoi erraldoia bilakatu da, eta horren filosofia zabaldu da, hizkuntz guttituen eskualdeko batzuetan, "Korrika ahizpak", antzeko lasterketak,  antolatzen baitira, Okzitanian, Katalunian, Galizian, Bretainian, Galesen, edo Korsikan.
Bestalde, euskal diasporak ere KORRIKA ospatzen du, Euskal Etxeak kokatuak diren hirietan, Londrese, Bartzelona, Parise, Bordale, Sydney, Hego eta Ipar Ameriketan...

KORRIKArako prest izan zaitez !

KORRIKAk gomendatzen dizue bizkarrekoa aintzinetik erostea, Gau Eskoletan, AEKn, Kalostrape ostatuan (Baiona), Baionako Turismo bulegoan eta Korrika Kulturalaren ekimenetan ere.

Kilometro bat erosi nahi duten elkarte edo herriko etxeek galdea egin behar diote eskualdeko Gau Eskolari.
Ibilbidea aintzinetik prestatzeko, ikus HEMEN

KORRIKAren giroan sartzeko, parte har ezazue KORRIKA Kulturalean !
Herri ainitzetan, ekitaldiak euskaraz antolatzen dira, antzerki, dantza, kantu, musika...
Aukera ona euskaraz hitzegiteko, euskara ikasten duten jendeak sustatzeko, eta KORRIKA sustengatzen duten artistak ikusteko.

23. KORRIKA : Harro Herri lemapean, jendea bideetan

23.garren Korrika Irunen abiatuko da, Martxoaren 14ean, arratsaldeko 4etan, San Juan plazatik.
17,30etatik goiti, kontzertuak Irungo Mosku plazan proposatuko dira, Burrunba Elektrotxaranga, Esne Beltza eta Bad Sound System taldeekin.

Korrikaren denbora, lekukoa eskuz esku pasatzen da, 2700 kilometrotan : AEKko kideek makilaren barnean den mezua, heltzean, Baionan, idekiko eta irakurriko dute
Korrikaren denbora, lekukoa eskuz esku pasatzen da, 2700 kilometrotan : AEKko kideek makilaren barnean den mezua, heltzean, Baionan, idekiko eta irakurriko dute - AEK

Irunen ibili eta, Korrika Lapurdin sartuko da, ,Hendaiako itzulia eginen du, eta Lapurdi barnekaldetik, Nafarroa Behererat joanen da, gauaz, Martxoaren 15ean,KORRIKA Maulen goizeko 6,30etan sartuko da, Nafarroan Beherean segituko du, eta Nafarrorat joanen da, Izpegiko lepotik, 12,30etan.

Hortik, Korrika Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik pasatuko da, eta Martxoaren 24ean, Lapurdirat itzuliko da, Baionan bukatzeko, 12,30etan, herriko etxearen aintzinean.

Martxoaren 24ean, Baiona euskararen hiria izanen da

23.garren KORRIKA Baionan bukatuko da, besta handi batekin.
Azken kilometroa herriko etxearen aintzinean bukatuko da, eta ekitaldi ofizialen ondotik, bestak Baionako karrikak hartuko ditu !

3 gunetan, kontzertuak izanen dira, Merkatu Estaliko plazan, San Andres Plazan, eta Patxa Plazan.
Gomitauak diren artisten artean, Anje Duhalde, Ibil Bedi, Xutik, Xiberoots, Nakar, TOC, SFM, AKTS edo Frikun izanen dira.
Karriketan, txarangak ibiliko dira, Ixtaklok, Topa Topiako batukada, Patxaranga, Patxi eta Konpainia eta abar...

Anje Duhaldek 23. KORRIKAn parte hartuko du, kontzertua emanen du Baionan, Martxoaren 24ean
Anje Duhaldek 23. KORRIKAn parte hartuko du, kontzertua emanen du Baionan, Martxoaren 24ean - AEK

Haurrendako xokoa ere antolatuko dute : Bernat Etxepare lizeoko gazteek, Oreka Zirko eskolako kideek eta GAIA ekarteko animatzaileek haurrak zainduko dituzte, animazio eta jokoak proposatuz. Pontx pailazoak ikusgarria eskainiko du arratsaldeko 4etan.

Roland Barthes plazan, zikiro jatea segurtatuko du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak : 1000 pertsonentzat prestatuko dute, Kuxkuxtu Txarangak bazkaria alaituko du : txartelak salgai izanen dira Martxoaren 7tik goiti, HEMEN.

Baionarat nola etorri ?

ETORTZEA > Hego Euskal Herritik Baionara errex iristeko, Ametzondo merkataritza gunean da aparkalekua.
C.Cial Ametzondo geltokitik, SP48 autobusak zuzenean eramango zaitu 5 minututan Baionako hirigunera.
15 minutuero izanen dira autobusak, 10:00etatik 00:30etara.
ITZULTZEA > 15 minutuero izanen dira autobusak, 10:00etatik 00:30etara., La Nautique geltokitik C.Cial Ametzondora.

Bestalde, usaiako T1 eta T2 lineak maizago izanen dira egun osoan zehar, 00:30ak arte ibiliko dira.
Azkenik, Hendaiatik Baionara, L3 autobus linea 30 minutuero 8:00etatik 11:00etara. Arratsaldean, L3 linea Baionatik Hendaiara 30 minutuero, 14:00etatik 20:30era.
TXIK TXAK gunea kontsultatu informazio gehiago lortzeko eta ibilbidea antolatzeko : TXIK TXAK

23.garren KORRIKA Irunen hasiko da, Martxoaren 14ean, eta Baionan bukatuko, Martxoaren 24ean
23.garren KORRIKA Irunen hasiko da, Martxoaren 14ean, eta Baionan bukatuko, Martxoaren 24ean - AEK

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

56 min
Publicité

undefined