Passer au contenu
Publicité

Kanboko San Mixel kolegioko ikasleak eta musika erakaslea prest, Zaz-ekin kantatzeko Maiatzaren 14 eta 15ean Baionan

À retrouver dans l'émission
Par
Zaz eta San Mixel kolegioko ikasleak
Zaz eta San Mixel kolegioko ikasleak © Radio France - Grégoire Tiffanneau

Zaz kantariak bi kontzertu emanen ditu Baionako Lauga gelan, Maiatzaren 14 eta 15ean, Kanboko San Mixel Kolegioko 200 ikaslerekin.

Zaz-ek proiektua proposatu zuen, eta azken hilabeteetan, denek lan egin dute.

Ikasleek, Nelly Guilhemsans musika erakaslearekin, errepikak egin dituzte, eta erregularki, Zaz kolegiorat joan da, errepika orokorrak egiteko.

Zaz San Mixel Kolegioan
Zaz San Mixel Kolegioan © Radio France - Grégoire Tiffanneau

Hastapenean, Maiatzaren 15ean Baionako Lauga gelan aritu behar ziren, bainan txartelak aski fite saldu baitira, bigarren kontzertu bat gehitu dute, Maiatzaren 14ekoa.

Urdin Euskal Herri Irratiak proiektua hastapenetik segitu du, euskal magazinean, Nelly erakaslea eta ikasle batzuek abentura kondatzen digute.

Épisodes

Tous les épisodes

56 min

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

Publicité

undefined