Lundi 13 mai Fête des Rolande
En ce moment :
Iban Perret urruñarra da, musikaria : gazte zelarik Barhain alderat lanerako joan zen, eta han 6 urte pasatu ziuen : oud musika tresna jotzen ikasi zuen. Azken urte hauetan ezagutu dituen beste musikari batzuekin, Zetaren Bideetako Hari Musikalak dskoa atera du
Jean-Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra da, musikari, kantari, dantzari, idazle.... Xiberoako kultura odolean du ! 2023an, "Erresiñula Kantari", kantu herrikoiak eta sorkuntza batzuekin
Lapurdi eta Nafarroa Behereko hiru lagunek KARMA taldea sortu dute, 2023an. Beste taldeetan ibili eta, esperientzia desberdinak ezagutu eta, rock giroa zabaldu nahian, KARMAren abenturan sartu dira
Maialen Errotabeherek gaztetik kantatzen du : Ezpela koroan aritu eta, bakarkako bidea hartu du. Lau disko plazaratu ditu, azkena 2023an, "Animus Anima"
9 lagunek Botakantu taldea sortu dute, 2020-2021ean : lehen kontzertuetan, publikoa hunkitu dute, eta arrakasta berehalakoa izan da. 2023an, Botakantuk lehen diskoa plazaratu du, "Goizetik Gauerat"
BLE Biharko Lurraren Elkartea 1993an sortu zen, tokiko laborantxa biologikoa sustatzeko, garatzeko. 30 urtez lan egin eta, 430 etxalde biologiko bada Ipar Euskal Herrian. Bestalde, dinamika kolektibo berri bat abaitu dute, HAZI Sarea
Giltzaera elkartea 2020an sortu da, euskal musika herrikoia sustatzeko, zabaltzeko, musika ikasteko metodo pedagogikoak sortzeko, eta musika artxibak ikertzeko eta sailkatzeko
Oldarra abesbatza Miarritzeko gizon kantari talde famatuena da. Euskal kantuak, kantu sakratuak abesten dituzte, eta ohitura den bezala, Eguberriko kontzertua herrian emanen dute, dohainik
undefined