Lundi 13 mai Fête des Rolande
En ce moment :
Menditarrak taldean, Banka eta inguruko kantari eta musikariak dira : giro alaiean, gitarra eta eskusoinuaz lagundurik, kantu herrikoiak zabaltzen dituzte
GHAU da Gartxot Unsain artista donostiarrak sortu duen proiektu artistikoa : musika, kantuak, irudiak, bideo-klipak zabaltzen ditu, eta barnean duen inspirazioa ateratzen uzten du
ØDEI, hau da Odei Barrosok hautatu duen artista izena, landu eta gauzatu duen rap proiektu berriarendako : 2022ko Apirilan, "Terapia" lehen diskoa plazaratu du, 15 kanturekin
Pauline eta Juliette gaztetik kantuz ari dira, elkarrekin : 8 urteko ibilbidearen ondotik, jakinarazi dute pausa bat hartzen dutela beste proiektu batzu lantzeko. Besta Giro saioan, 8 urteko ibilaldia eta Pauline eta Juliette-n geroa aipatzen ditugu
Hiruri taldea berriki sortu da, Aldudeko ibarrean : hiru kantari, gitar jole bat, sorkuntza testuak eta kantu herrikoiak, folk estilo arin eta modernoan proposatzen dute
MURGI taldeak "Jitoan" diskoa aurkezten digu, Besta Giro saioan ! Tristtan Mourguy-k sortu taldearen 5.garren diskoan, rock doinuak eta testu azkarrak badira
Altzükütarrak kantu talde biziki famatua da : 1979tik gaur egun arte, 5 disko atera dituzte, eta ainitz kantaldietan parte hartu dute, gitarra eta eskusoinuaren doinuetan
En Tol Sarmiento taldeak sekulako arrakasta biltzen du, sortu denetik : rock eta ska doinuek publikoa xoratzen dute, eta "Guretzat" azken diskoak tendentzia konfirmatzen du, kutsu dantzagarri handiagoa emanez
undefined