Passer au contenu
Publicité

Guggenheim museoak, Bilbori oldar berria eman dion erakustokiak, hogoita bortz urte betetzen ditu

Par

Guggenheim museoak erakusketa berri batekin ospatuko du mende laurdena. 1997ko urriaren 18tik, kasik 24 miliun bisitari hartu ditu eta ondorioak 500 milioi eurokoak dira Bizkaiko hiriburuan. Museoak oldar berria eman dio Bilbori, baita ere Ipar Euskal Herriko turismoari.

Mende laurden batez, 24 miliun bisitari inguru hartu ditu Guggenheim museoak Mende laurden batez, 24 miliun bisitari inguru hartu ditu Guggenheim museoak
Mende laurden batez, 24 miliun bisitari inguru hartu ditu Guggenheim museoak © Radio France - Franck Dolosor

Guggenheim museoak 25 urte betetzen ditu. Garaian, proiektu ausarta izan zen, urte luzeetako gogoetak, lau urteko lanak eta 130 miliun euroren inbertsioarekin. Arte garaikidea aterpetzen duen eraikin modernoak oldar berria eman dio Bilbori. Gainbeheran zegoen industria hiri ohiak mundu osoko milaka bisitari hartzen ditu orain urte osoan. 

Publicité
Juan Mari Aburto Bilboko auzapezaren arabera Guggenheim erakustokia hiriaren aldaketaren motorra izan da
Juan Mari Aburto Bilboko auzapezaren arabera Guggenheim erakustokia hiriaren aldaketaren motorra izan da © Radio France - Franck Dolosor
loading
Museoari esker, Bilbok Ibaizabal ibaiaren erakargarritasuna berreskuratu ahal izan du
Museoari esker, Bilbok Ibaizabal ibaiaren erakargarritasuna berreskuratu ahal izan du © Radio France - Franck Dolosor

Guggenheim museoaren ondorioak 500 miliun eurokoak dira Bilbon. Ipar Euskal Herriarentzat ere baikorra da. Bertako turismo saileko profesionalen arabera "gauza ona da nazioartean ospe hain haundia duen erakustokia hain hurbil izatea. Hurbiltasun horrek indarra bertzerik ezin du eman".

Pirinio Atlantikoetako departamenduko Garapen eta Erakargarritasunaren agentziako arduradunek onura horiek aski ongi neurtzen dituzte lurraldea ezagutarazten dutelarik mundu osoan barna. Lapurdiko kostalderat etortzen den bisitari frango Bilborat joan ohi da egun pasa, eta harat doazen autobusak bete-beteak dira maiz. Miarritze inguruko hamar enpresak urtean hogoi bat bidai egiten dituzte Bilboraino, Guggenheim bakar bakarrik ikusi nahi duten bisitari dirudunak eremateko. Batzuetan beren hegazkin pribatuekin datoz Miarritzeko aireporturat.

loading

Heldu den udan, Guggenheim museoak Euskal Herri osoan lotuko du berriz uztailaren lehenean bertatik aterako baita Frantziako itzuliaren ehungarren edizioa.

Museoaren inaugurazioa baino egun batzuk lehenago, ETAren komando batek Txema Aguirre ertzaina hil zuen atentatu bat ekidin nahi izan zuelarik
Museoaren inaugurazioa baino egun batzuk lehenago, ETAren komando batek Txema Aguirre ertzaina hil zuen atentatu bat ekidin nahi izan zuelarik © Radio France - Franck Dolosor
Erakusketa finkoaren ondoan, behin behineko 130 erakusketa baino gehiago aurkeztu dituzte 25 urtez
Erakusketa finkoaren ondoan, behin behineko 130 erakusketa baino gehiago aurkeztu dituzte 25 urtez © Radio France - Franck Dolosor

Labur labur: Hogoita bortzgarren urtemugaren karietarat apailatu duten erakusketa berria urriaren hemeretzitik 2023ko urtarrilaren hogoit bia arte bisitatzen ahal da.

Bisitak Asteartetik iganderat, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpiak arte.

Industria hiria turismo gune garrantzitsua bilakatu da museoari esker
Industria hiria turismo gune garrantzitsua bilakatu da museoari esker © Radio France - Franck Dolosor
Arte garaikide harrigarriak milaka lagun erakartzen ditu Bilborat
Arte garaikide harrigarriak milaka lagun erakartzen ditu Bilborat © Radio France - Franck Dolosor

Ma France : Améliorer le logement des Français

Quelles sont vos solutions pour aider les Français à bien se loger ? En partenariat avec Make.org, France Bleu mène une consultation citoyenne à laquelle vous pouvez participer ci-dessous.

Publicité

undefined