Passer au contenu
Publicité

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio buruz buru Euskal Herriko bertsulari xapelketa nagusiaren finalean

Par

13.000 bertsuzale Nafarroa Arenan bildu dira igande huntan Euskal Herriko bertsulari xapelketa nagusiaren finalaren karietarat. Lehen aldikoz Nafarroa Garaiko hiriburuan jokatzen da, eta estreneko aldiz ere, zortzi finalisten artean hiru emaztek kantatzen dute.

Euskal Herriko hiriburua bertsuzaleen topaleku Euskal Herriko hiriburua bertsuzaleen topaleku
Euskal Herriko hiriburua bertsuzaleen topaleku © Radio France - Franck Dolosor

Eguneko protagonistak

  • Aitor Mendiluze (Andoian, Gipuzkoa)
  • Alaia Martin (Oiartzun, Gipuzkoa)
  • Beñat Gaztelumendi (Añorga, Gipuzkoa)
  • Joanes Illarregi (Leitza, Nafarroa)
  • Nerea Ibarzabal(Markina-Xemein, Biscaye)
  • Sustrai Colina (Urruña, Lapurdi)
  • Amets Arzallus (Hendaia, Lapurdi)
  • Maialen Lujanbio txapelduna (Hernani, Gipuzkoa)
loading
Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal lehen aldikoz finalean
Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal lehen aldikoz finalean © Radio France - Franck Dolosor
13.000 bertsuzale bildu dira Nafarroa Arena aretoan
13.000 bertsuzale bildu dira Nafarroa Arena aretoan © Radio France - Franck Dolosor

Finalaren gako nagusiak

- Hitz ordua finkatua da Nafarroa Arena pabeloian goizeko 11etatik 14h30 arte eta arratsaldean 17h eta 20h30 artean.

Publicité

Iñaki Muruak jantziko dio xapela aurtengo xapeldunari.

- Aurten ere Lapurdiko bi bertsularik parte hartzen dute finalean : Sustrai Colina urruñarrak seigarren aldikoz eta Amets Arzallus hendaiarrak, bortzgarren aldikoz.

loading

Bortz urte geroago, bertsuaren besta nagusia

8 bertsulari, 13.000 ikusle, milaka segitzaile telebista, irrati eta sarearen bidez, 350 antolatzaile eta zonbait oren irauten duen finala... Iruñean hasi da bertsuaren besta. Nafarroa Garaiko hiriburua finalaren kokalekua da lehen aldikoz ; Aurten hiru aurpegi berri daude eta finalisten artean sekulan baino emazte gehiago dago : hiru, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin ek Maialen Lujanbio xapeldunarekin kantatzen baitute. Joan den irailaren 24tik, 42 bertsulari lehiatu dira 13 saiotan, bertzeak bertze Gotaine, Donibane Garazi eta Baionan.

loading
Sustrai Colina urruñarrak seigarren aldikoz parte hartzen du finalean
Sustrai Colina urruñarrak seigarren aldikoz parte hartzen du finalean © Radio France - Franck Dolosor
Donostia eta Bilbon bezala, Iruñean ere mundua
Donostia eta Bilbon bezala, Iruñean ere mundua © Radio France - Franck Dolosor
loading
Zortzi xapeldun, eta xapel bakarra!
Zortzi xapeldun, eta xapel bakarra! © Radio France - Franck Dolosor
Ilaski Serrano eta Jon Martin bezala hamarnaka kazetari lanean
Ilaski Serrano eta Jon Martin bezala hamarnaka kazetari lanean © Radio France - Franck Dolosor

Ma France : Améliorer le logement des Français

Quelles sont vos solutions pour aider les Français à bien se loger ? En partenariat avec Make.org, France Bleu mène une consultation citoyenne à laquelle vous pouvez participer ci-dessous.

Publicité

undefined