Passer au contenu
Publicité

Pierre Lapeyrade : Belharra uhain famatua filmatu du

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Urruñako erlaitzaren parrean, itsasertzetik 2,5 kilometrotan, "Belharra Perdun" harriaren gainean formatzen da Belharra uhain handia, udazken eta neguan, aro baldintzak "onak" direlarik. Pierre Lapeyrade-k filmatu du, errealitate birtualaren bidez, terapia tresna bat bezala baliatzeko

Belharra uhaina, Urruñako erlaitzaren parrean
Belharra uhaina, Urruñako erlaitzaren parrean - Xabi Martiarena

Pierre Lapeyrade angeluarra da, gaztetik errealitate birtularen munduan lan egiten du, sortu duen SPACE INVR enpresan.

Duela 3 urte, VIRTUAL THERAPIA proiektua lantzen du, Nanda Fernandez lankidea eta Corinne Biglione terapeutarekin, helburu zehatz batekin : errealitate birtualaren bidez, stress-a kentzeko eta jendea lasaitzeko filmak erakutsiko dituzte, kasko bereziak baliatuz.
VIRTUAL THERAPIA ofizilaki presentatuko dute 2024eko urte hastapenean, eta beste filmak proposatuko dituzte.

Belharra uhainean bagina bezala

Pierre Lapeyradek Urruñako uhain famatua filmatu du, eta "Bizi Belharra" filma sortu du.
Hori errealitate birtualean proposatzen du, irudiak filmatuak dira 360 gradutan, eta ahots lasaigarri batek komentarioak egiten ditu.

Belharra filmatzeko, Pierre Lapeyrade-k material berezia baliatu du, eta uhain famatua itsas-scooter-ez hurbildu du.
Belharran, goi mailako surflariak baizik ez dira ari, 10 eta 20 metro arteko goratasuna duen uhain lanjerosa baita.

Bizi Belharra fima bi formatu desberdinetan landu ditu : 4 minuta eta 16 minuta.
Errealitate birtualaren kaskoa begietan eta soinuarena belarrietan, ikusleak Belharra uhaina "barnetik" ikusten du, gainean balitz bezala.

SPACE INVR enpresarekin, Pierre Lapeyrade-k errealitate birtuala lantzen du : kasko berezi bat begietan eman eta, 360 gradutan fegin filma ikus daiteke
SPACE INVR enpresarekin, Pierre Lapeyrade-k errealitate birtuala lantzen du : kasko berezi bat begietan eman eta, 360 gradutan fegin filma ikus daiteke - SPACE INVR

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité

undefined