Passer au contenu
Publicité

Xexili Foix

Le 11/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
ERROBI talde mitikoa berpizten da, 50 urteen ospatzeko

ERROBI Euskal Herriko lehen euskal rock taldea izan zen, gaur egun arte, musikari eta musikazaleentzat erreferentzia egon da. 2024ean, sortzaileak diren Anje Duhalde eta Mixel Ducauk taldea berpiztu dute, kantu mitikoak kontzertuetan berriz zabaltzeko

1973an, Mixel Ducau eta Anje Duhaldek ERROBI taldea sortu zuten : 50 urteen ospatzeko, taldea berpiztu dute
Le 10/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Elikaduraren jendarte asegurantza proiektua gero eta gehiago aipatzen da

Gaur egun, jende ainitzek ez du behar bezala jaten ahal : denendako gutienezko kalitatezko elikadura bermatzeko, elkarrte desberdinak biltzen dituen kolektibo batek, Seguritate Sozialaren sisteman oinarrituz, Elikaduraren Jendarte Asegurantza sortu nahi dute

Barazki saskiak
Le 07/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
2024ko Kostalde Baleadaren izen emateak

2024ko irailaren 21ean iraganen da Ziburutik Angelura aurtengo Kostalde Baleada ibilaldia eta izen emateak ekainaren bukaeran izanen dira.

Ibaialde elkarteko Jean-Marc Landarretche
Le 05/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Kiribil konpainia Har Eman proiektua Baionan

Bi urtez, Baionako Cafécito ostatuan antolatu dituzte tailerrak, jende hauskorrari zuzenduak eta bi urteren lana erakustea erabaki dute heldu den ekainaren 8an, Baionako karriketan.

Kiribil konpainiatik Amaia Hennebutte
Le 04/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
IBILIZ dantzaldi taldea, udako bestak alaitzeko prest !

Aurten ere Ibiliz dantza taldea udako xoko ainitz animatuko ditu. Eta hirukoteak ezagunak diren kantuak egiteaz gain sorkuntzan ere hasi da. Duela gutxi kantu barri bat sortu dute "Hatsa berria" izenburua dauka eta hitzak Xabaltx musikariak idatzi ditu.

Ibiliz taldea eszena gainean
Le 03/06/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Idaho Boiseko Biotzetik taldearen kontzertua Baigorrin, Ekainaren 5ean

Estatu Batuetan, euskal diaspora handia dago : Idaho aldean, Boise hirian, euskal kultura eta kantuak zabaltzen dituen Biotzetik korala famatua da. Ekainaren 5ean, kontzertua Baigorrin emanen dute, arbasoen lurrean

Idaho eskualdetik, Boiseko Biotzetik korala Baigorriko elizan kantuz ariko da, Ekainaren 5ean
Le 31/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Dantzaren besta Donibane Lohitzunen asteburu huntan ospatuko da

Euskal Herri osoko hainbat dantza talde elkartuko dira Donibane Lohitzuneko karriketan asteburu guzian zehar dantzaren inguruko besta eder baten egiteko.

Begiraleak dantza taldeko Kepa Chaumont eta Pierre Latasa Goya
Le 30/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Hazparneko Armand David lizeo profesionaletik zuzenean

Hazparneko Armand David lizeotik Euskal Magazina, bertako ikasle eta erakasleekin : laborantza, formakuntzak, euskara, proiektuak aipatzen ditugu

Armand David lizeoan, Euskal Magazinean parte hartu duten gomitak : Elorri Iguiniz Apalategi, Urtzi, Xexili Foix, Irau, Mirentxu Bereau
Le 29/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Ekainaren 1ean, Ziburuko 5. euskal liburu eta disko azoka

Ziburuko azokak euskarazko sorkuntzak argitan eman nahi ditu, euskara nagusi den gune bat eskainiz : Ekainaren 1ean, disko eta liburu berrikuntzak, kontzertu eta animazioak goizetik arrats izanen dira.

Ziburun, euskal disko eta liburu azokaren 5.garren edizioa Ekainaren 1ean ospatuko da
Le 28/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Iker Valle margolariaren erakusketa, tToK galerian, Uztaritzen

Uztaritzeko tToK galerian, Iker Valle gipuzkoarrak "Aware" margo erakusketa aurkezten du, Uztailaren 4a arte : natura ardatz duten 20 bat obra agertzen ditu, bertikalitate eta kolore desberdinetan

Iker Valle artista gipuzkoarrak Uztaritzeko tToK galerian margoak erakusten ditu, Uztailaren 4a arte
Le 27/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Sor(tu.e)gina dantza ikusgarria Sarako Leizeetan, Ekainaren 7an

Batcharte dantza konpainiak proposamen artistikoak baserrialdean presentatzen ditu : horrela, "Sor(tu.e)gina" ez ohizko leku batean emanen du, Sarako leizeetan, Akelarre gaualdiaren kari, Ekainaren 7an

Batcharte konpainiak "Sor(tu.e)gina" dantza sorkuntza Sarako Leizeetan aurkeztuko du, Ekainaren 7an
Le 24/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Zirko festibala Baionan, Maiatzaren 27tik Ekainaren 9rat

Oreka zirko eskolak Zirko Festibala antolatzen du : aurten, Haute-Vienne eskualdeko Baraka konpainia gomitatzen du. Bi astez, ikuskizun, masterclass eta hitzordu bereziak proposatzen dituzte

Zirkoa Festibala Baionan ospatuko da, Maiatzaren 27tik Ekainaren 9rat
Le 22/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
TXIKI, umorea euskaraz, Hendaian Maiatzaren 25ean

Ion Martinez Esnaola "TXIKI" donostiar umorelaria da, bakarrizketetan berezitua : umore zorrotza, bigarren gradukoa eta hitz jokoak gustokoak ditu, Hendaian, "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" sorkuntza emanen du

TXIKI euskal umorelariak "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" ikuskizuna Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalean aurkeztuko du, Maiatzaren 25ean
Le 21/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Estitxu, Lourdes Iriondo eta Maite Idirin kantarien omenaldia, Baionako Bilxokon, Maiatzaren 24ean

Estitxu, Maite Idirin eta Lourdes iriondo emazte aintzindariak izan ziren, musika eta kultur mailan : 60.garren hamarkadan, kantuz hasi ziren, gitarraz lagundurik, euskal musikaren berpizte mugimenduan parte hartuz. Baionan, horien memorian musikan oroitaraziko dute

Estitxu, Maite Idirin eta Lourdes iriondo emazten kantarien omenezko kantaldia, Maiatzaren 24ean, Baionako Biltxoko elkartean
Le 20/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Arantxa Lannes : dantzari, antzezlari, margolari, eta laster haurrendako kantari

Arantxa Lannes uztariztar artista da, dantzari, koregrafo, antzezlari, margolari, kantaria : sortu duen Alabena disziplina ainitzetako konpainiarekin, ikusgarri desberdinak sortu ditu, "Izakiak", baita haurrei zuzendua den "Flipluf". "Plisti Plasta" diskoa proiektu berria da

Alabena konpainiako Arantxa Lannes eta Maider Martineau Zubieta artistek "Plisti Plasta" haurrendako diskoa prestatzen dute
Le 17/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Gamere-Zihigan, "Ligetx Koblakaria(k)" pastorala udarako prestatzen dute

2024ean, Gamere-Zihiga herriko jendeek "Ligetx Koblakaria(k)" pastorala sortzen dute : Luis eta hunen arreba Madalena bertsolariak ziren horien bizia oholtzan kondatuko dute : prestakuntza lanetan ari dira, bai arizaleak, eta bai teknikaz arduratzen direnak ere

Ligetx Koblakaria(k) pastorala Gamere Zihigan emanen dute, Uztailaren 28an eta Agorrilaren 3an
Le 16/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Euskal Herriko Mendizale Federazioak 100 urte ditu

Euskal Herriko Mendizaleen Federazioa 1924an sortu zen, eta milaka mendizale biltzen ditu : euskaldunek mendiarekin duten zaletasunaz mintzatu gara, bi gomitekin : xiberotarra den Robert Larrandaburu "Pipas" eta Koldo Aldaz nafartarrarekin

Euskal Herriko Mendizaleen Federazioak 100 urte ditu : Maiatzaren 18an mendeurrena Gipuzkoan, Elgetan ospatuko da
Le 15/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Tulalaika festibala Pagolan, Maiatzaren 19an : musika eta dantza, familia giroan

Xiberoako Basabürüa eta Sohütako ikastolak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa elkartzen dira, familiendako Tulalaika festibala antolatzeko, Pagolan. Mendekoste igandean ospatzen da, eta jadanik, 3. edizioa da

Tulalaika festibala 2022tik Pagolan antolatzen da, Mendekoste igandean : dantza, musika, familia giroa segurtatuak !
Le 14/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Azkainen, Akordeoi Eguna Maiatzaren 19an ospatuko da !

Azkaingo herriko etxeak eta Kornelio Musika Eskolak Akordeoi Eguna antolatzen dute : goizetik arrats, akordeoilariak karriketan ibiliko dira, eta arratsaldean, kontzertu handia elizan emanen dute, gomita berezi batzuekin

Azkaingo Kornelio musika eskolako akordeoilari gazteak
Le 13/05/2024 à 13:00
Le magazine en basque : Euskal Magazina
Herri Urratsen giroa Euskal Magazinean luzatzen dugu !!!

Herri Urratsen 41.garren edizioa ederki iragan da, atzo, Senpereko lakuan : goizetik arrats, milaka jende, gazte, zahar, familia, lagun talde bildu da, euskararen alde eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoako ikastolen sustenguz

Herri Urratsen, musika berrien oholtzan, rap musika eskaini duten OPH, Pisoo eta DJ Ttal
En savoir plus
Xexili Foix

undefined