Passer au contenu
Publicité

Azkainen, Akordeoi Eguna Maiatzaren 19an ospatuko da !

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Azkaingo herriko etxeak eta Kornelio Musika Eskolak Akordeoi Eguna antolatzen dute : goizetik arrats, akordeoilariak karriketan ibiliko dira, eta arratsaldean, kontzertu handia elizan emanen dute, gomita berezi batzuekin

Azkaingo Kornelio musika eskolako akordeoilari gazteak
Azkaingo Kornelio musika eskolako akordeoilari gazteak - Kornelio Musika Eskola

Kornelio Elizalde (1904-1975) akordeoilari famatua zen : Lesakan sortu zen, musikari familia batean, 9 haurrak eskusoinulariak ziren.
Gazte zelarik, Lapurdirat joan zen, Donibane Lohitzune-Azkaine aldean bizi izan zen, eta dantzaldi eta ezteiak animatuz famatu bilakatu zen.

Kornelio musika eskola Azkainen

1994an, Azkainen Kornelio musika eskola sortu zen : akordeoi klaseak proposatzen ditu, baita gitarra, biolina, saxofoia, pianoa eta kantua ere.

Iñaki Dieguez, akordeoilari ospetsua eta Azkaingo Kornelio musika eskolan erakaslea
Iñaki Dieguez, akordeoilari ospetsua eta Azkaingo Kornelio musika eskolan erakaslea © Radio France - Xexili Foix

Akordeoi klaseetan, 6 eta 80 urte arteko gazte eta helduek eskusoinua ikasten dute.
Erakasleen artean, Iñaki Dieguez dago, musikari ospetsua : Cirque du Soleil zirkoan hiru urtez lan egin du, artista ezagun ainitzekin ari da - Pantxoa Carrere, Gontzal Mendibil, Urko, Amaia Zubiria, Gaztelu Zahar, Kukai, eta taldea ere badu, Iñaki Dieguez Akustik Trio.

Akordeoi Eguna, besta herrikoia

Urte guziz, Azkainek akordeoia ohoratzen du, besta handi batean.
Horrela, Maiatzaren 19an, goizeko 10etatik goiti, 120 akordeoilari bilduko dira, Azkaingoak, gipuzkarrak, nafartarrak, eta inguruko herrietatik etorriko direnak.

Azkaingo karrikak musikaz alaituko dituzte, fandango eta arin arinak eskainiz.
Eguerditan, bazkaria ere musikan girotuko dute.

Arrasaldeko 5etan, kontzertu aparta Azkaingo elizan antolatzen dute (sartzea 10 eurotan, dohainik haurrentzat).
Akordeoilari ezagunak gomitatzen dituzte : Michel Tellechea azkaindarra, Gérard Luc baionarra, Joxan Goikoetxea hernaniarra, eta Iñaki Dieguez irundarra.
Kornelio musika eskola eta beste herrietatik etorri 25 akordeoilari gazteek kontzertuan ere parte hartuko dute.
Bestalde bi kantari gomitatuak dira : Gontzal Mendibil eta Pantxoa Carrere.

Azkaingo Akordeoi Eguna Maiatzaren 19an ospatuko da
Azkaingo Akordeoi Eguna Maiatzaren 19an ospatuko da

Épisodes

Tous les épisodes

100% chanson française

Nouvelle radio musicale

Toute la chanson française avec France Bleu !

En direct Chasseur d'ivoire - Alain Chamfort

Publicité

undefined