Passer au contenu
Publicité

Tulalaika festibala Pagolan, Maiatzaren 19an : musika eta dantza, familia giroan

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Xiberoako Basabürüa eta Sohütako ikastolak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa elkartzen dira, familiendako Tulalaika festibala antolatzeko, Pagolan. Mendekoste igandean ospatzen da, eta jadanik, 3. edizioa da

Tulalaika festibala 2022tik Pagolan antolatzen da, Mendekoste igandean : dantza, musika, familia giroa segurtatuak !
Tulalaika festibala 2022tik Pagolan antolatzen da, Mendekoste igandean : dantza, musika, familia giroa segurtatuak ! - Tulalaika

Tulalaika, handi eta ttipiendako festibala da : giro goxoa, euskaldunean, dantza, musika, tokiko mozkinak proposatzen ditu.
250 laguntzaile mobilizatuak dira, oihaletxe eta karpak montatzeko, desmontatzeko, eta igandean, jendea errezebitzeko, eta ostatu eta tabernetan lan egiteko.

Tulalaika festibalaren laguntzaileek banderolak prestatu dituzte, ekitaldiaren promozioa bideetan egiteko
Tulalaika festibalaren laguntzaileek banderolak prestatu dituzte, ekitaldiaren promozioa bideetan egiteko - Tulalaika

3.garren edizioa izanik, lehen bi festibalen esperientzia baliatu dute, programa eta jendeen harrera hobetzeko.

Prebentzio protokoloak, besta ederra izan dadin

Buraso taldeak herrian ibiltzen dira, segurtatzeko dena ongi pasatzen dela.
Mota guztietako erasoak ez dira onartzen, homofobia, arrazismoa, edo sexismoa.

Lehen aldikotz, alkoholaren prebentzioa ere eginen dute : alkoholik gabeko koktel eta garagarnoa proposatuko dituzte.
Bestalde, bakoitzak bere basoberria ekar dezan galdegiten dute ere.

Pagolarat jaoteko autobusak ere antolatzen dira, Donapaleu, Donibane Garazi, Maule eta Atharratzetik : txartelak salgai dira (8 eurotan), Donpaleuko Amikuze dendan, Irulegiko Irratian, Mauleko Euskalduna ostatuan eta Atharratzeko Unimarché-n.

Tulalaikan, programa eder bezain anitza

Haurrek gune berezia izanen dute : makillagea, DJ Kaktus, magia ikusgarria, joko puzgarriak... tipi eta gazteek ongi pasa dezaten, laguntzaile taldeak present izanen dira, horien artean, Etxepare lizeoko ikasle batzu.

Goizeko 11etatik goiti, dantza barrikada herriko plazan izanen da, Oiartzungo dantzariekin eta aurtengo maskarada herriz herri presentatu duten pagolar gazteekin, joaldun, trikitilari eta bertsulariekin.
Puntu Kakotx taldeak aperitifa eta arratsaldea alaituko ditu.

Eguerditan, zikiro jatea antolatzen dute : lekuak gelditzen dira, erreserbatzeko, deitu 06 85 73 06 35 zenbakirat.

Arratsaldeko 4etatik goiti, kontzertuak izanen dira (sartzea 5 eurotan) :

  • Ixabe
  • Zea Mays
  • Auhen
  • Xiberoots
  • DJ Ü
Tulalaika festibalaren afitxa
Tulalaika festibalaren afitxa

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité

undefined