Passer au contenu
Publicité

Altzürüküko maskarada : lekukotasunak, kantu eta musika, argazkiak eta bideoak

Par

Negu guziz, herri batek maskarada antolatzen du, 2020an, Altzürüküko gazteek ardura hori hartu eta bete dute : 40 bat gazte, dantzari, kantari, musikari, herriz herri ibili direnak, hilabete batez, sorkuntza kolektiboa aurkezteko

Buhameak beti egarri : Basagaitz buruzagiak xahakotik arnoa emaiten die Buhameak beti egarri : Basagaitz buruzagiak xahakotik arnoa emaiten die
Buhameak beti egarri : Basagaitz buruzagiak xahakotik arnoa emaiten die © Radio France - Xexili Foix

2020eko urte hori denen memorietan egonen da, izurrite larri batek mundua jo batitu, koronabirusaren epidemia. Kultur mailan, ezetatuak izan diren ekitaldien artean, maskarada dugu, 12 emanaldi eskaini ordez, 5 baizik ez dira proposatu, Zuberoako herrietan (Altzürükü, Iruri, Ezpeize Ündüreine, Gamere eta Idauzen Mendin).

Publicité

Xexili Foix Idauze Mendiko maskaradan izan zen, 2020eko Martxoaren 7an, jakin gabe urteko azkena izanen zela, bainan egunean bildu lekukotasunei esker, horren giroa berriz dasta dezakegu.

Barrikada Idauze Mendiko eliza aintzinean
Barrikada Idauze Mendiko eliza aintzinean © Radio France - Xexili Foix

Maskarada, abentura kolektiboa da, herriko gazteek hori hilabete luzeetan prestatzen dute, lan taldeak antolatuz, kantua eta dantzak ikasteko eta errepikatzeko. Gazteak, bakoitxak duen dohainen arabera, bi talde nagusietan banatuak dira, Gorrietan eta Beltzerian.

Gorrietan, dantzari hoberenak agertzen dira, « Aintzindariak », 5 dira, Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Entseñaria eta Zamalzaina, eta dantzari gazteak, Kükülleroak. Badira ere bi Marexalak, Anderea eta Jauna, herriko notableak eta Laboraria eta Laborarisa, herritarren ordezkariak.

Dantzari Gorriak, "Aintzindariak"
Dantzari Gorriak, "Aintzindariak" © Radio France - Xexili Foix

Beltzerian, denak dantzan ari dira, bainan ez zaie maila ikaragarria galdegiten, hala ere aitortu behar da xiberotar ainitz bezala, Beltzak dantzari onak direla, bainan rola hoietan ez dutela baitezpada sobera erakusten. Beltzerian, bi kantari behar dira, hoiek, Xorrotxak dira, bai barrikadetan eta bai maskaradan kantuz ari dira, bertset edo kopletan. Badira ere bi Kerestuak, Zamalzaina zirikatzeko Biarnotik etorriak. Beltzerian diren beste pertsonaiak ausart, kokin, kitzikatzaile, mihi luze, trufariak dira, eta hoietan Kauterak, alferrak bezala presentatuak, 5-6 dira, Kabana, horien nagusia, eta Pitxu, Kauter taldekoa, pertsonai nagusietarikoak badira. Buhameak ere Beltzerian dira, hoiek ere, beldur gabeak, pusaka ibiltzeko eta lurrean metatzeko prest izan behar dira, badira gizon eta emazteak.

Buhameak maskaradan Idauze Mendin
Buhameak maskaradan Idauze Mendin © Radio France - Xexili Foix

Maskaradak ikuskizun herrikoiak dira, erritualizatuak, bainan kantu eta predikuen bidez, askatasuna ere uzten dute. Ihauteri guztietan bezala, bi mundu agertzen dituzte, argia eta iluna, garbia eta zikina, antolatua eta basatia, eta azken finean, erakusten du ere munduan, jendarte « antolatuak » beste jendeen beharra ere duela, Beltzen kasuan, lan zailak egiten dituzte (pertzen konponketa, ezpata xorroxtea, Zamalzaina zirikatzea), bainan ere herriko eta munduko berrien emaiteko.

Maskaradak goizetik arats irauten du, goizean barrikadak (herrian sartzea) antolatzen dira, eta arratsaldean, emanaldia plazan eskaintzen da. Maskaradak biziki preziatuak dira, adin guztietako xiberotarrak elkartzen dituzte, bainan ere Euskal herriko xoko guztietatik etorritako jendea, giro berezi horren zaleak direnak.

loading
Altzürükütarrak Idauze Mendirat joan dira, traktorrez : maskarada goizean hasten da, barrikadekin, aldi hartan, 7 egin zituzten, herriko leku desberdinetan.
Altzürükütarrak Idauze Mendirat joan dira, traktorrez : maskarada goizean hasten da, barrikadekin, aldi hartan, 7 egin zituzten, herriko leku desberdinetan. © Radio France - Xexili Foix
Aintzindariak eta Kükülleroak, barrikdan, Idauze Mendiko Okina enpresaren aintzinean
Aintzindariak eta Kükülleroak, barrikdan, Idauze Mendiko Okina enpresaren aintzinean © Radio France - Xexili foix
Buhame, mediku, Kabana eta Jauna, barrikada batean, Idauze Mendin eman maskaradaren kari
Buhame, mediku, Kabana eta Jauna, barrikada batean, Idauze Mendin eman maskaradaren kari © Radio France - Xexili Foix
Altzürükütarren maskaradan, 10 Aintzindari ziren, 5 neska eta 5 mutil : hor, bi Zamalzainak
Altzürükütarren maskaradan, 10 Aintzindari ziren, 5 neska eta 5 mutil : hor, bi Zamalzainak © Radio France - Xexili Foix
Maskaradan, Kerestuek Zamalzaina harrapatu dute, eta Buhamesaren laguntzarekin, zirikatu behar dute : hori egin eta, bi koskoilak publikorat botatzen dituzte
Maskaradan, Kerestuek Zamalzaina harrapatu dute, eta Buhamesaren laguntzarekin, zirikatu behar dute : hori egin eta, bi koskoilak publikorat botatzen dituzte © Radio France - Xexili Foix
Buhameak eta Kauterak, bihurrikerietan, maskaradan
Buhameak eta Kauterak, bihurrikerietan, maskaradan © Radio France - Xexili Foix
Maskaradan, Jaunaren ezpata zorrozteko, Xorrotxak Pitxuri laguntza galdegiten dio
Maskaradan, Jaunaren ezpata zorrozteko, Xorrotxak Pitxuri laguntza galdegiten dio © Radio France - Xexili Foix
Maskaradan, Godalet dantza famatua : banan bana, Aintzindariek arnoz betea den basoaren ondoan, ahal bezain hurbil dantza egiten dute, eta bukatzeko, basoaren gainean igotzen dira, hautsi gabe ; hor, Txerreroa dantzan
Maskaradan, Godalet dantza famatua : banan bana, Aintzindariek arnoz betea den basoaren ondoan, ahal bezain hurbil dantza egiten dute, eta bukatzeko, basoaren gainean igotzen dira, hautsi gabe ; hor, Txerreroa dantzan © Radio France - Xexili Foix
Maskaradan, Kabanak herriko berriak emaiten ditu, artean, Kauterek Jaunaren pertza "konpontzen" dute
Maskaradan, Kabanak herriko berriak emaiten ditu, artean, Kauterek Jaunaren pertza "konpontzen" dute © Radio France - Xexili Foix
Maskaradan, Kauterek Jaunaren pertza konpondu behar dute : lana erakusten diote
Maskaradan, Kauterek Jaunaren pertza konpondu behar dute : lana erakusten diote © Radio France - Xexili Foix
Maskaradaren bukaeran, Pitxu leherturik hiltzen da, eta Medikuak berpiztuko du
Maskaradaren bukaeran, Pitxu leherturik hiltzen da, eta Medikuak berpiztuko du © Radio France - Xexili Foix
Publicité

undefined